Irakurgai txiki bat beste batetik moldatuba


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Irakurgai txiki bat beste batetik moldatuba

Biktoriano Iraola



Irakurgai txiki bat beste batetik moldatuba



I



Gozotasunak pozturik dana
esaten niyon: - Gaur arratsean
sartu bear det, izar laztana,
ixil-ixilik baratz zurean. - Etzaitezela joan, iñork nere
onraren dudik izan ez dezan;
ni ez naiz joango: lenago ere
ongi dakizu zer nizun esan.
Au entzun niyon eta segiran,
despedituaz gogo txarrean,
aingeru arrek erantzun ziran
farrez bezela: -Bigar artean.


II



Gaba zegoan ederra nola
berri onaren mandatariya,
odoietatik bidatzen zala
illargi zabal geldi geldiya.
Modu onetan erri gañera
zabaltzen zuen argitasuna,
beiñ tristura ta beiñ alegera,
itzala eta ongitasuna.
Naitasun fiña guztizko zoro
barrenduba zan biyotz nerera,
eta bidatu nintzan gozoro
maite nuenen baratz aldera.
Laister arkitu nintzan urrean
iñork ikusten ez ninduela,
eta barrendu salto batean,
piztiyak sartzen diran bezela.
Baña zertako joan nintzan ara,
jakiñik izar berriya lotan
egongo zala? Baña zertara,
laztantxoa ez arkitzekotan?


An ikusten da bizitegiya.
Arzulotxo bat gorde gordean
berak daukala, eta jarriya
erramu eta lore tartean.
An ikusten da erdi-erdiyan,
osto berdeaz inguratua,
txit majestade eder aundiyan
nere kutunen erretratua.
Marmol zuriyan! Baña egiña
erozeiñ arritzeko moduan.
Lan eder ura bera zan diña
irabazteko famak munduan.
Onlako arrats berdiñ gabian
ikusten dira jiran ostoak,
bere arpegi legun garbian
egiten itzal gustatzekoak.
Aize biguñen bultzadatxoak
zerbait mugitzen diruriyela,
eta errañu arpegikoak
farrez jarritzen balu bezela.
Miragarrizko mugira aiek
ganbiatuaz punturo ola,
duda gaberik bazirudien
egiyetako fartxoa zala.
Nik ez dakit zer gertatzen zan an;
baña begira negoanean,
farrez bezela abiyatzen zan
neri begira jartzen zanean.
Amoriyuak sutuba dana,
esan niyon nik berari ontan:
- Utzi nai nazu, izar laztana,
muñ bat ematen abotxo ortan?
Amets on arrek nasturik ala
nola segiran penaz sufritzez,
uste nuben, ai!, egiñ zirala
oju aundi bat esanaz ezetz.
Begiratuaz neronen jiran
eta galdurik zoro guziya...
boza on batek erantzun ziran
baietz eder bat garbi-garbiya.
Illargiaren argi ubela
odoi beltz batek itzalirikan,
gelditu ziran lenaz bezela
baratz saroiak illundurikan.
Billatu nairik marmol arriya
musututzeko ezpaintxo otzak,
beste gauza bat gustagarriya
sentitu zuen nere biyotzak.
Ontan berriro zabaldurikan
illargi eder aren argiya,
ikusi nuen txokaturikan
gauza bat ongi arrigarriya:
Etxeko morroi mutur zabala
neri begira farrez lertutzen
an azaldu zan, ta ari zala
presaz bezela galtzak lotutzen.


(Euskal-Erria. 1885)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org