Euskaldun leial bat


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Euskaldun leial bat

Biktoriano Iraola



Euskaldun leial bat



(Poesia primada con un objeto de arte.)



I



Indartsu zure begiyetatik
saltatutzen da txingarka sua,
indar gogorrez dardaratzen da
ukabildu ta zure eskua;
lantzaz presta ta beldur gaberik
igarotzeko mendi goitsua,
zer da gaur emen gertatzen dana?
Nora zuaz zu orren sutua?
Ez al dakizu bearra dala
bostortzekoa zelai landetan?
Zu gabetanik belardi txarra
sortuko dala ibar aietan?
Eta lajarik zure etxeko
gaixoak negar samintsuetan!...
Zer gertatzen da! Zer da gaur emen!
Nora zuaz zu modu orretan?


Zure eskuak botatutzen du
urrun aitzurra ordoiturikan,
artuaz ziñez bere trukadan
lantza luze bat zorrozturikan.
Itzultzen zera jaiot erriko
jolas gozotsu ederretikan?
Leial tristea! Zuk zer etxera
bilduko dezu gerretatikan?
Biurtu zazu begiratua
bizkar aldera izuz beterik,
ikusitzeko zure laztana
lurreratua penak botarik.
Kupi zaitea! Entzun zaiozu!
Ez du deseo ezer besterik:
ez da zerutik jaixten beretzat
zoriontasun gozoagorik.


Nekazariya! Zer gorroto da
zure petxuan orla piztutzen?
Zer pentsamentu illunak zaitu
naskidatu ta orla sututzen?
Zu joan ezkero dana galtzea
dala ez dezu, arr-en!, ikusten?...
Zuaz laisterka, ez bazerade
malko oetaz kupiratutzen!
Eta etzera konturatuko
txoriyak ere eske daudela,
beren izkeran osto tartetik
erregutuaz etzuazela?
Zuaz utzirik arkaitz beltzeko
lore basoti (1) ura bezela?
Nekazariya! Mintza zaitea
nora zuazen sugar orrela.


- Atzerrikoak mugak autsi ta
igaro dira gure Iurrean,
eta ausardiz datoz aurrera
suarmatuak soñu gerrean;
sorterriaren deia sartu zait
aiñ bizi eta aiñ indarrean,
sutu nai ditut etsai gaiztoak
jaiot-erritik bota artean.



II



Ara balaren txistu biziyak!
Ara sutunpen tunpadakoak!
Erituaren antsi larriyak,
laguntza eske gizarajoak.
Ikusten? Orra azken agurka
pulunpatuaz odol putzuan!
Ara etsaiak bikudatuka(2)
landetan eta mendi goitsuan,
erauntsi naian gure Erriya,
lapurtu eta sutzeko dana,
nola katamotz orrolariya
saltatutzen dan basauntzagana.
Ai!, eskudatu gabeko izarrak
eta aingeru gaitzik gabeak,
igarotzera gure ibarrak,
danak lirake burniz paseak!
Kupira gabe, danak segiran
garaitzallien umill oiñpean,
nola loreak makurtzen diran
ekaitz gogorrak zatitutzean.
Oñeztatuaz etxeak gero
urruindurikan lege santuak,
aiñ gorrotoz ta aiñ gaiztakiro
lurreratu ta arrastatuak.
O!, sorterriyen maitaerak dit
indartzen eta sutzen biyotza;
bere oroitzak bakar-bakarrik
zabaldutzen nau petxuan poza.
Eta sututzen bere pozean
apurtutzeko etsai goitiya,
nola austen dan arkaitz beltzean
itsaso arro orrolariya.
Igesko dira izuz beteak
gelditzen bada iñor zutikan,
nola itzultzen dan basaurdea
eiz-zakurren zaunketatikan.
.........................................

Baña menturaz egiten bada
etsaia gure lurraren jabe,
milla bider ill obeago da,
ez gero bizi onrarik gabe!


III



Neregatikan asko egin du
aita zar leial prestu maiteak,
zor aundi bat det irozotzeko(3)
onoretsuen azken urteak.
Baña biyotza naiz penak bota
jaiot-etxea onla uzteak,
gaitzik gabeko aingerutxoak
negar malkotan ikusitzeak,
jolas gozoak, ordu legunak,
txoriyen deiak oroitutzeak...
Ez da egite miraritsua
fedea piztu eta sutzeak,
zeña ordaintzen duen mugetan
ditxa labur bat irabazteak!...
Ez dakit pozak edo damuak
nere begiyak malkoz beteak
illuntzen dira, arras beltzean
nola izarrak diran gordeak.
Ugeraldiya(4) ekaitz gaiztora
golpez bezela saltatutzeak;
aize bultzadak bere bidean
arbol igarra zatitutzeak;
nere burua naskidatzen du
jaiot-erriko mugak austeak,
baña albotik lagunduko nau
Jaunak gordetzen nere usteak.
Ama nerea! Ez egiñ negar
eskatzen dizu zure semeak,
barrenkoi antsi triste orrekin
negartzen dira zar ta umeak.


Ama, ez esan, arren, aur abek
sarri dirala aita gabeak!
Ama, ez galdu esperantzikan!
Ez geiagotu atsekabeak!...
Aita, musutzen laja nazazu
mantxa gabeko urdiñ illeak;
azken laztan bat eman bear dit
nere betiko ongigilleak.
Estutu, aita, biyotz berean!
Atozte, aur ta anai nereak!
Atozte nere petxu larrira
zorionaren ekartzalleak.
Onla!... Bai, ongi animatuak!
Estutu!... Berriz!... Eziñ nezake.
Abek dirade azken tristeak.
Abek dirade gozoz beterik
gero aztutzen diran nekeak,
beren besoak zabaldutzean
libertadea eta pakeak.


(1885, Euskal-Festak Donostian, Oroimengarria)

(Euskal-Erria, 1886)

(Baserritarra, 91 zenb., 1908-III-28)

(La Baskonia, 1907-VII-30)



(1) Silvestre. (Euskal-Erria’ren oarra.)
(2) Desafiando. (Id.)
(3) Sostener. (Id.)
(4) Calma. (Id.)









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org