|
Biktoriano Iraola
Iñauteriyak Donostiyan lenago eta oraiñ (1)
Lenago
Antziñetik dator
iñauteriyetan
Donostiya zala
famatuena,
festak moldatzeko
egun pozkiyetan,
zeña zan doaiaz
apainduena:
alkarri laguntzen
zar eta gazteak,
goiko kalekoak
nola auzoan,
guztiyak batu ta
kontentuz beteak
an gertatutzen zan
erri osoan.
|
Egun zoro aiek
allegatutzeak
alaitzen zituen
erriko danak:
mutill kaskar eta
jostallu zaleak,
nola gizon aundi
menatuenak. (2)
Guztizko paketsu,
atsegindurikan
jatorrez dutenak
ainbeste grazi,
ibiltzen ziraden
ume egiñikan,
zeñek far geiena
eragiñazi.
|
Ainbeste ziraden
famak zabalduak,
bada beste gabe
jaun bi onera
Paristik ziraden
guztiz zaletuak
etorri festa aiek
ikusitzera.
Aundi ta txikiyak
biurtu zirala
-jaun aiek zioten-
guziyak ero;
iru egunetan
sano bat etzala,
danbolindariya
kendu ezkero.
|
Ala egiñikan
fama aien jabe,
erabat utzirik
lantegi dana.
guziyak kontentu,
aserrerik gabe,
au zan Donostiyan
gertatzen zana.
Geroztik gazteak,
lenagotik zarrak
deitutzen ziraden
buru ariñak,
erriko-xeme ta
Joxemaritarrak,
zentzu gabekoak
ta kaxkariñak.
|
Geieneko ere
iru urte ziran
Donosti polita
zutela sutu,
negar samiñ aiek
aztuta segiran,
txit festa ederrak
zituzten sortu.
An estudianteak,
an artzaigokiak,
muzorrote-gille
guztiz duitxuak,
Andaluziako
ijito nausiak,
Balentziakoak
berriz itxuak.
|
Urrena ezpata-
dantzari gozoak,
nola dendarien
festa berriya,
zortziko ederrak
eta gozotsoak,
alaitzen zutenak
ongi erriya.
Zerbait geroago
baratzagilleak,
guztizko panpoxa
eta arroak,
txirikortatu ta
luzean illeak,
eguzkiya baña
ederragoak.
|
Jantzi kolorezko
ñibirri ñabarrak,
lore politakiñ
ongi egiñak,
lastozko txapelak,
zinta beltz zabalak
eta panillazko
gorontza fiñak.
Giza-semearen
txapel egokiyak,
mirtos txalekoak
jiran ederki,
gerriko sedazko
lazodun gorriyak,
eziñ zitezkean
egon obeki.
|
Zerbait geroago
“Zapatari festa”,
pazia-gilleak
“Turkiyakoak”.
“Langille maisubak”,
zortzikoak eta
“festari okiñak
Frantziyakoak”.
Gero andik laister
berriz langilleak,
arotz, perratzalle,
torularia,
arropa saltzalle,
zapatagilleak,
galdarakiña ta
txorrotzalliak.
|
Ezta emen festik
izandu eztanik,
iltzeko zezenak
ta sokakoak
erabilitzea
aztu gabetanik,
kalerikan kale
azkenekoak.
“Kriskitin kraskitin”
‘Txulo txulito” ta
“Iriyarenak”,
“Dantxaritxo” eta
gañera “Pispilin”,
Donostiyakoak
dirade denak.
|
Oraiñ
Oraiñ len bezela
erokerirako
erri igualikan
beste bat ezta;
irteten dirade
egun sentirako
zelebratutzera
patroien festa.
Atxero bizartsu
ongi apainduak,
tarrapatataka
atabal dunak,
kalerikan kale
errenkaratuak,
juaz guztiz soñu
eder legunak.
|
Kandel-egunean
iñure gazteak,
egiyetakoak
diruritela,
ongi apainduta
graziyaz beteak,
pastel saltzallea
antxe dutela.
Artzaitxoen dantza
ta kantu nasteak,
nola pazi-gille
Ungriyakoak,
beren txapel zabal
ta txima luzeak,
guziyak guztizko
ikustekoak.
|
Goizean goiz aski
dira abiyatzen
alegeratzeko
Iaister erriya.
ziririkoakin
ti ta abisatzen
allegatu dala
iñauteriya.
Aguro diraden
ikusten nastuak
gazte eta zarrak
Plaza aldera,
garrotxdunak baña
geiago poztuak,
goizero iriya
txuliatzera.
|
Amaikak aldera
plazatxo batetik
irteten dirade
festalariak,
pasiaz aurrera
Emani kaletik
bat bezin bestea
ikusgarriak.
Zaldizko galaiak
sedaz. apainduak,
estandarte-dun ta
klarinariak,
buru aundiakin
saltoka nanuak,
far eragiteko
ala jarriak.
|
Turkuen gisara,
txinuen moduan,
musikoen jantzi
diferenteak,
dantzan ta kantari
beren inguruan,
ala zijoazen
estudianteak.
Bi goianti(3) luze
azaldutzen dira,
balira bezela
andre gizonak;
oso txokatu ta
aieri begira
ler far egin zuen
gure amonak.
|
Txextuen moduko
gurdi alegrea,
ongi jantzitako
aurrez betea;
ondoren “Lau erak”,
“Itsas erregea”,
"Txoriyen kabiya”
berriz bestea.
Elefandi eder
errege txinoa,
galaz estaliya
bere jargoian;
jauregi (4) polit bat
turko errikoa,
eta beste gauza
asko segiran.
|
Pasa ziranean
amerikatarrak,
erregiñ eder bat
aien onduan,
brontze kolorezko
indiyo gogorrak
zeramazkiyela
bere kontuan.
Txalupa bat gero
banderatxoakin,
karrozak berriro
aien urrena,
ollardia beren
gañekoarekiñ...
Nik ez dakit nola
kontatu dena!
|
Sei abere gazte
txit galaz jantzita,
karroza eder bat
zebilkitela,
festako errege
jargoian jarrita,
majestade aundiz
zaramatela.
Bertako musikak,
bertako klariñak,
banderak, loriak
koskabilloak,
guziyak ziraden
ederki egiñak,
guziyak ziraden
famatzekoak.
|
Iltzeko zezenak
zaldun galaiakiñ
onak izan ziran
zezenen plazan,
eta geroago
jantzi politakiñ
baratzagillien
festa izan zan.
Kontatu biar det
aditu bezala:
oraindik ez dira
amabost egun,
zispiriyaz batek
esaten zirala:
“Zeiñ izan liteke
aiekiñ lagun!”
|
Gero arratsian
millaka argiyak,
bukatzeko festa
sardiñarena,
atabal musikak
eta kantariyak,
egite danetan
famatzen dena;
zulotik irtenaz
sua eta garra,
diabrubak jiran
ariñ dantzari,
globoan joaten da
gure sardiñ zarra,
ariyo egiñaz
jende danari.
|
(Euskal-Erria, 1885)
(1) Composición premiada con un objeto de arte en los Juegos florales celebrados en esta Ciudad en 1884. (Euskal-Erria-ren oarra.)
(2) Formales. (Id.)
(3) Gigantes. (Id.)
(4) Serrallo. (Id.)
|