 |
|
 |
 |
|
Biktoriano Iraola
Petra txardiñ saltzallia
Treñerua kaiera
goizian goiz aldera
txardiñ preskuarekiñ
sartzen bada,
naiz mototsa zintzillik,
bi saltuan ixillik,
lendabiziko Petra
kayian da.
|
- Ekatzu baldetxo bat,
baña ongi betia,
Martiñ, nere maitia,
txestu ontan;
segiduban kalera
juan nariyen saltzera,
esnatubaz daudenak
oraindik lotan.
|
Txardiñ berriyak,
bizi biziyak,
txestu ontatik zaizkitjuaten;
mokaru goxo preskuagorik
Dukiak ere ez du jaten.
|
Ez da ostaturikan
artzen ez dubenikan
udako fruta eder
ontatikan;
ez det ezagutzen nik
gustatzen etzaionik
bakar bat, esateko,
oraindikan.
|
Zartayian prejitzen,
zabal zabal jarriyak,
txardiñ berri biziyak
masiyakua:
eta beren mamiya,
gogorra ta loriya,
lupiyarena baña
gozuagua.
|
Txardiñ berriyak...
Sagardotegiyetan,
goiz eta artsaldetan,
an ere txit ederki
dira jartzen;
brasa bizi biziya,
estalirik guziya,
biatz puntak erriaz
dira artzen..
|
Eta lenaz emanak
badira bi gatz ale,
nola ez izan zale
aietara?
Prejitubak, erriak,
zeiñ baña zeiñ obiak,
goxuak dira alde
denetara.
|
Txardiñ beniyak...
Ollagor ta eperrak
dirala txit ederrak
txiki txikitandik det
adituba;
baña mokadu fiña,
txardiñ bizkar urdiña,
atze aldetik ondo
okertuba.
|
Arranbarrill gañian
jarritzian erretzen,
begira irrikitzen
beregana.
Ez da nolanaikua,
alafedetakua,
Galiziyan kapoitzat
jaten dana.
|
Txardiñ berriyak...
Ara goian Benita,
txeletaka jarrita,
txokaturikan dago
farrez lertzen;
baña begira orri
koloriak zer gorri
aitatu detalako
zaizkan jartzen.
|
Oraiñ zubengandikan,
penaz utzirik dana,
nere aurrarengana
nua etxera.
Pixoiala txuriyak,
badaukazki bustiyak,
mudatu ta bularra
ematera...
|
Txardiñ berriyak...
(Euskal-Erria, 1888.)
(Ibaizabal, 1903-IV- 19)
Onako oar au egiten du Euskal-Erria aldizkariak olerki oni buruz: “Moldaera au lenbiziko aldiz aurkeztatua izandu zan 1886-ko Abenduan Donostiko Biltoki zarrean Euskal-Itz-jostaldien Batzarreak egin zuen euskal-festan”.
Doiñua ere badu olerki onek, R. Sarriegi´k asmatua. Nai duanak, Euskal-Erria aldizkarian arkitu lezake.
|
| |
 |
 |
|
|
|
 |