|
Biktoriano Iraola
Jose Maria Iparragirre
Adoratzen zaitugu,
arbola santua.
Iparragirre
(On Jose Ramirez Piscina-ri donkitua.)
Zure onran kantari
asteko antsiyan
arkitutzen nintzan ni
aspaldi guziyan.
Zer pozik oraiņ ere
izkera eztiyan,
baneki kantatuko
nizuke graziyan,
nola kantatzen duben
txoriyak sasiyan!
|
Nola, nola kantatu,
ai!, biyotz gaixuak,
itzaliyak badauzka
antziņako suak?
Baņa zu goititzeko
botarik izuak,
Bildubaz Aitor zarren
itz legun gozuak... (1)
nola ez kanporatu
seme argitsuak?
|
Artzen zendubenean
eskuban gitarra,
nork neurtzen zuben zure
biyotzen indarra?
Zu izandu zerade
euskaldun bakarra,
piztutzen zendubena
petxuban su-garra,
zeruraņo goitubaz
euskal izkuntz zarra.
|
Soņu samur eztiyak,
gozozko izkera,
argiratutzen mantxa
gabeko euskera;
beti pregoitzen erri
batetik bestera.
oiturak ez zitzaten
botatu lurpera,
orla, Iparragirre,
orla izan zera!
|
Orla kantatu dezu
frankotan erriyan,
baserritxoan eta
zelai ageriyan;
aingerubak bezela
txit modu eztiyan,
orla loretegiyan,
orrela mendiyan,
eta arbol ostotsu
galanten azpiyan.
|
Entzuten ziran ibai
garbiyen oņean,
mendi goitsu atsegiņ
tantaien gaņean;
izkuntz garbi, aberats,
samur, ederrean,
berritutzen zirala
arkaitz utsunean,(2)
euskalduna kantari
asitzen zanean.
|
Zergatik jaisten ziran
ixilka piztiyak?
Zergatik arkumeak
eta egaztiyak?
Mendi gaņetan zeuden
txori izutiyak,
aiņ presaz, aiņ aguro
leiatzen guztiyak?...
Entzutiatik zure
soņu pozgarriyak!
|
Basoan, soroan ta
zelai txaboletan,
zer gogoz entzuten zan
leku guziyetan!
Eta nola ez maite
Euskal-erriyetan.
laztantzen dan bezela
untza paretetan,
laztandutzen baziņan
gure biyotzetan?
|
Eta gau ixilletan
landetxo batera
ateratzen baziņan
zerbait kantatzera,
aizetxo gozotsuak
bultziaz aurrera
itz gozo garbi (y) aiek
gure ibarrera,
zer legun sartzen ziran
gero biyotzera!
|
Urretxuko (3) semea
astian kantatzen,
zeiņ etzuben poz arrek
laister txoratutzen?
Saroietik mendira
ziran igarotzen,
gero odoi pisuak
urratu ta zuzen,
zeru ederreraņo
ziran allegatzen.
|
Ala euskal izkuntza
zeruraturikan,
arkitzen omen dira
oraiņ pozturikan;
argatik aingerubak
diyote goitikan,
eztutela kanta nai
ezer besterikan,
Gemikako arbolen
kantuba baizikan.
|
Eta entzunik kantu
eder goitarrena,
nola ezta sartuko
petxuban barrena?
Au da euskaldunentzat
soņu ederrena,
ziņez pake santuba
eskatzen dubena,
eta aingerutxoak
kantatzen dutena.
|
Zuk illundu dituzu
lengo kantariyak,
azpiratu ta laja
mantuz estaliyak;
zure izkuntza galai,
eder ta argiyak,
zure pentsamentubak,
zure itz garbiyak,
nola aztuko ditu
euskaldun erriyak?
|
Kantatutzen dituzte
Euskal-erriyetan,
Frantziyan, Amerikan,
leku guztiyetan;
baita artzaiak ere
beren txaboletan,
ugarotarrak(4) berriz
ontzi ederretan,
eta nekazariyak
soro zabaletan.
|
Nola loriak duten
intza maitiena,
nola lur egarriyak
euri jasarena,
ala euskaldun denak
goitzen dituztena
dira arbol santua
ta zure izena,
orla pagatutzeko
zor bat zizutena.
|
Zuk merezi bezela,
gero altxatu zan
tallua(5) Billarreal
Urretxuko plazan,
zu onratziagatik,
zure alabantzan.
oroitzeko euskaldun
argi (y) ura zer zan,
eta kondairak gero
ongi gorde dezan.
|
(Euskal-Erria, 1888.)
(Composiciķn premiada con un alfiler de oro en el certamen
literario celebrado por el Ateneo científėco y literario de Vitorta.
(Euskal-Erria-ren oarra.)
(1) Euskal-Erria-k: lagun.
(2) Hueco.
(Euskal-Erria-ren oarra)
(3) Urrechu-Villarreal. (Id.)
(4) Navegante. (Id.)
(5) Estatua. (Id)
|