 |
|
 |
 |
|
Biktoriano Iraola
Arrazoia eta urrea
Arrokeriyan arrazoiari
aunditasuna kendu naiean,
leiatutzen zan urre jaun ori
gogorkiro ta seta txarrean.
|
Inbiriya ta pozoikeriya
izanik aren izkuntz txar ura,
erantzun ziyon: “Adiskidia,
nai dezunian guazen pisura”.
|
Beste itz gabe, biyak segiran
laister irtenik gogoz kalera,
pozkiro aundiz saiatu ziran
pisu justu bat arkitutzera.
|
Justiziyaren pisu leiala
izanik beti justu justua,
an arrazoia bear bezala,
an azaldu zan pisuagua.
|
Baña urreak billaukerian
erantzun ziyon setaz etzala
pisatzallea, aren ustian,
guztiz justua eta leiala.
|
Gizon zar zar bat maulez beteta (1)
eta gañera diru zalea,
auzoan ura arkitu eta
ipiñi dute pisatzallea.
|
Kontatutzen da eman ziyola
an bakoitzari bere pisua...
Baña diyote orduan zala
urrea askoz pisuagua.
|
(Euskal-Erria, 1889)
(1) Euskal-Erria’k betea dio: baiña leenengo eta irugarren lerroak alkarrekin rimatu bear duten ezkero, beteta bear duala duda-rik ez da.
|
|
|
|
 |