|
Biktoriano Iraola
Aurra urian
- Ur illaren saltotik,
nere aur maitia,
itzuli zaitia;
ustez goititzen dira
umiltasun aundiz,
baña irakitian
makiña bat aldiz
aingeru laztanak
eraman izan ditu,
zenbait juan diranak!
|
- Ama, zuk bezelaxen
ez dezu ikusten
nautela maitatzen?
Poz aundi bat sartzen zait
neri biyotzian,
laztan gozuak onla
artu bakoitzian,
sinisturik ala,
amatxo, uste det zuk
emanak dirala.
|
Zerubaren azpiya
pixkana-pixkana
goibeldu zan dana;
ama itsas ertzean
laguntzen zebillen
bere ume ederra
salbatu zeriyen,
zerura begiyak
altxatubaz negarrez
malkotan bustiyak.
|
Gero itsasua zan
arkaitz gogorrian
austen indarrian;
orro asarrezkuan
goititurik ala,
ikara zabaldubaz
naskidatzen zala,
legoyen modura
an atzapartu zuben
urne eder ura.
|
Ala, idiki zizkan
aurrari bideak
itsas traidoreak;
alare egiazki
poz beteko etzan
amaren esanera
jarri izan bazan
aur on bat bezela;
zerubak kastigatu
nai zuben bestela.
|
(El thun thun, 1894-IX-2)
|