|
Biktoriano Iraola
Alabaren naitasuna
(Dama Rosario Artola izkribatzalle argiyari donkitua.)
Munduan bada doakaberik
ganbara aztu batian,
andre triste bat gaitz txarrak jua
oi gogorraren gañian
arkitutzen zan, mugira gabe
ezin sufritu añian;
alaba on bat negar malkotan
ama maitien oñian,
laztan gozoak ematen zizkan
besterikan eziñian.
|
- Nere amatxo pozkida bedi;
Jaunak zeru altutikan
sufrimentuen proga gogor bat
guri bigaldugatikan,
ama, ez gaitu utziko iñoiz
bere eskuetatikan;
eska zaiogun fede aundiya
berari biyotzetikan,
ona da eta lagun egingo
digu, amatxo, goitikan.
|
Zerk penatzen du, ama laztana?
Zerk penatzen du orrela?
Ez du ikusten lagundutzeko
aldamenian naguela?
Mundu onetan badaki ezer
desiatzen ez detala,
nere izate, nere indarrak
beorrentzako dirala,
nik ontasunez estaliko det
aingerutxuak bezala.
|
Zeruetara nola goititzen
diran basotik usuak,
ama, nik ere ala jasorik
biyotza eta besuak,
Jaungoikoari egingo dizkat
erregu baliyosuak,
nere amari bigaldutzeko
amets paketsu gozuak,
aur inozente ederren gisa
lo egiñ dezan gaisuak.
|
Amak zispiraz ezkutatuaz
begi malkotan betiak,
ziyon: “Zer biyotz aundiya duben
nere alaba maitiak!
Baliyosuak dirade zure
ontasun ta birtutiak,
zuretzat emen zabaltzen asi
dira zeruko atiak...".
Au esan eta biyak negarrez
gelditu ziran tristiak.
|
Nola txoriyak egoten diran
bere umien kontuan,
egunaz, gabaz, ordu danetan
ama eriyen onduan.
biyotz aundiko aur goitandia
fede biziyan zeguan;
ala birtute baliyosuak
dituztenari munduan,
Jaunak nekia bedeinkatuta
saritzen dira zeruan.
|
(El thun thun, 1894-IX-23)
|