|
Biktoriano Iraola
Astua gosiak
- “Nere astuagatik,
Txoko, zer deritzak?
Kostillak bat banaka
kontatutzen zizkat:
kiskurrak nai ainbeste
eramaten zaizkak,
baña jateko nola
daukazkiyen kezkak...”
- “Antioju berdiak
jantzi biar dizkak!
|
Ori egiten badek
-diyo erdi farrez-,
aguro jarriko dek
lori ta indarrez;
nola berde zalia
astua dan berez,
eta ganbel guziya
ikustian berdez,
tragatuko dik ale
ona beziñ errez.
|
Astegun, igandian
ta erozeiñ jaitan,
goizian, artsaldian,
nai dekan garaitan,
tripa beteko dik non
balitzake zaitan, (sic)
gero jan ondorian
jartzen bada gaitan,
ikusiko dek nola
gizenduko zaikan”.
|
Burlaz antiojuak
orrela jartzia
kupirikan gabe da
astutzat artzia;
eztet esan nai dala
faltsiyan saltzia,
baña aiñ farragarri
erabillitzia,
ori da astuari
kreituba galtzia.
|
Nola on puska bat dan
txit askok dakiten,
etzan onen odolik
jarri irakiten;
asto gizarajua
orla zebilkiten,
Txoko eta nausiya
izanik bi kirten,
etzitzaion kontuba
oni ondo irten.
|
Kiskurrak etziyozkan
jarri urrutira,
baña astuak laister
andik erretira;
antioju gañetik
jarri zan begira,
eta emanik gero
ganbelari jira
ala diyo: “Kiskurrak?
Nausiyentzat dira!”
|
(La Voz de Guipúzcoa. 1897-X-29.)
|