|
Biktoriano Iraola
Loiolakua
Zu ainbesteko damarik eztu
oraindik emen Loiolak,
galai gaztiak txuliatutzen
ederki daki potxolak;
eztu zuk aņa patxandi loraz
apaindutzen dan arbolak,
zuk aņa dizdiz eztu egiten
botiņ berriyen txarolak,
eztu ainbeste argi ematen
kontzekupeko farolak.
|
Burutik bera bizkar gaņetik
erortzen dan albiņua,
dezu bestek ez bezelakua
orpuan beraņokua;
egon liteke nai dan pisua
ero nagitsu laņua,
urratu eta azalduko da
eguzkiyen erraņua,
ikusitzera loiolatarren
txirikordazko moņua.
|
Zure begiyak beziņ ederrik
zer da Euskal-Erriyan, zer?
Zerebait izan liteke baņa
eztakit ote dan ezer:
beiņ ero beste beren izena
entzun izandu det oker,
aiņ dira zuri eder galantak
esan lezateke laister:
oiek ez dira begi zabalak,
oiek dirade bi plater!
|
Nor ezta gozoz gogoratutzen
zure baserri-etxiaz,
eta pasatzen erriyotxua
gonaren puntta altxiaz?
Zuretzat dago pasabidia
egiņa ondar txe-txiaz,
eta atrebi balitzake bat
ondar-bidea txartziaz,
ni ez nitzake aseko ura
buruz ibaian sartziaz.
|
Zu bezelako karta ederrak
izatera, nork eman mus?
Galai bat bada korkoien gisa
jo nai zinduzkena amuz;
maiorazkua nola dan bera
etzera egongo damuz,
berak koroituko zaitu loraz
txautxabaz eta erramuz;
nola deitzen dan galdetzen nazu?
Ez al dakizu? Oremus.
|
(La Voz de Guipúzcoa, 1897-XII-12.)
|