Ama baten negarra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Ama baten negarra

Biktoriano Iraola



Ama baten negarra



(Larogei pezetako sari bat eta bitezarra
Zumarraga-n irabazitako moldaera.
)



Izar laztana, ume ederra,
biotz nereko oroitz tristea,
nere atsegiñ zoragarria,
begietako argi nerea!
Asnas laguntza indarazute,
arkitutzen naiz penaz betea,
gau soseguzko ixillan ere
eztet billatzen gozo pakea.
Sasilarretik leiza etzera
itzulirikan, bakardadea
arkitu nai det, baña izuaz
presaz uzten det bakar bidea.
Non dira nere amets gozoak,
utsirudiak, nere ustea;
non da kolkuen erdi-erdian
gordetzen nuen izar lorea,
biotzetikan kargak kendu ta
uzten zirana gozabetea?
Zer urrutira igesi diran!
Odoi pisuak dauzka gordea;
itzali zaizkit zorion danak,
il zan ezkero nere maitea.
Ordu illunak, ordu samiñak!
Dena tristura, dena nekea;
zorigaiztuak kupira gabe
mendean naukan doakabea.
Zerengatikan zure amaren
besuetatik, nere umea,
iges joan zera, zu izanikan
bere penaren sendatzallea?
Zu ziñan arbol osto azpiko
txori txikien esnatzallea,
arrats illuna bultzatu eta
egun berrien argitzallea,
eta emanaz laztan gozoak
zure amaren txoratzallea.
Saroi berdeko landare gazte
gelditzen dana ibar tristean,
itsatsitzeko ez baldiñ badu
laguntzallerik jaio lurrean,
arkituko da ikaratua
eta bakarrik bere bidean!
A, galdu zaitut beti betiko
nai zindutana begiz aurrean!...
Zure jostallu politak ere
gelan nai dute egon gordean.
Zabaltzen ditut egi eriak,
zabaltzen ditut leku denean,
zerengatikan gorde nai zaitut
ementxen beti, magal nerean,
emateko bat, bi, zazpi laztan
arpegi txuri fiñ ederrean,
nola ematen nizkizun milla
besuan artzen zindudanean,
borratu gabe damazkizunak
zure masaltxo atsegiñean.
A, il zerade! Bai, il zerade,
ama utzirik bakardadean,
zure kontuan egoten zana
gozoz egunaz, pozaz gaubean.
Zu ziñan nere asnas eztia,
zu ziñan nere aldamenean
eguzki berri dizdizaria
jaikitzen zana pozaz goizean,
banatutzera alaitasuna
zure amaren biotz aulean!
Gaur naigabeak menderatuta
senti det pena txit barrenean,
amari agur bat egiñ gabe
magaletik joan zeradenean,
aztutzen eztan azken agurra
izarrak galtzen diradenean!


Begira nola eguzkia’re
azaldutzen dan illun illuna,
begira nola gogo gaberik
argitutzen dan triste eguna;
txoriak ere ixilik daude
galdurik lengo, ai!, poztasuna,
saroi berdean ezta ikusten
bere lengoko alaitasuna;
lorategian ezta zabaltzen
usai gozozko likurtasuna,
ezta pasatzen osto tartetik
laztantzen zuen aize biguna,
iturri txiki pill-pill-laria
atsegindurik uzten ziguna.


Tristerik dago baserritxoan
len jostatzen zan ume txukuna,
zelai zabalak, mendi tantaiak
galdurik beren edertasuna,
guzia dago igar, legorra,
guzian dago eritasuna,
eraman ziran ezkeroztikan
Jaunak kolkoko kutun kutuna.


Negar malkotan oroitutzen naiz
bere andare polit txikiaz,
gona kizkurtu urdiñ urdiña,
zapatatxuak, mantal txuriaz;
seaskatxoan laztandu eta
txit amorioz kontuz utziaz,
ille ugari urreztatua
bildurik bere esku txikiaz,
kantatzen zion lo lo gaixuak
txit txukun txukun, ai!, estaliaz,
esanaz: “Ya ya emango dizut,
asten bazera negar antsiaz”.


Eztet entzungo bere iztxoa
asma eziñik doi doi esana,
eziñ autsiaz gaxoak farrez
adierazo asten zirana;
ez da gordeko kirik egiñaz
korri txikian pozturik dana,
bule deituaz ate txokotik
ixil gordetzen, ai!, zitzaidana,
gero magalan loak artuta
maitatzen nuen amets laztana.


Txoko txokuan bilduta dago
ari egiten pestak zizkana,
gonatxotikan tiratutzera
nere aingeru politagana
txakur txikia, kau kau egiñaz,
jostatutzera etortzen zana.
Oroitzak milla berritzen dizkit
nere doaiak, nere uxuak,
pozgarri abek dauzkat aurrean
guziak berak utzitakuak.
Emen papella, libru txikia,
gurutzetxua, ta or santuak,
silla polita, bere basua,
amona Piak emandakuak.


Gona, gorontza, talma, mantala,
zapata txiki, galtzerditxuak,
or errenkaran danak txintxilik
berak jarriak, berak jasuak.
Beregatikan galdetzen naute
diruditela ikaratuak,
ta nik erantzun ordez zerura
diot jasorik nagi besuak:
“Jauna! Zergatik eman zeniran,
ateratzeko zure eskuak?...”


Umezurtz pobre jabegabeak,
otzak ikaraz eta mintsuak,
limosna billa deituko dute
ate onduan kax kax gaixuak;
ematen zizkan ogi koxkorrak,
ematen zizkan laztan musuak,
bere far-irri maitagarrian
zeruratu zan aingerutxuak.
Zer dira pena mingarriago?
Zer dirade, zer, aundiaguak?
Dira petxuak jaso eziñak,
dira biotza urratzekuak.
Bukatu dira ordu ederrak!
Menderatu nau antsi estuak,
berri onaren mandatariak
gelditu zaizkit ezereztuak...


Baña alare esperantz onak
txukatzen dizkit negar malkuak,
samintasunak kanporatuta
neregantzeko indar galduak,
zeru altutik lagunduko dit
aingeru eder biotzekuak.


(Euskal-festak Zumarraga-n, 1899, Oroimengarria)

(Ibaizabal, 1903, Ilbeltza, 11.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org