Kejak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Kejak

Biktoriano Iraola



Kejak



Ni naiz munduan doakabea!
Bestiak dira fortunosuak;
petxu minduan bere zuladak
altxatzen dizkit baba suzkuak.
Entzun nazazu, ume ederra:
gorputza daukat beti izuak,
laztandu arren gau guzietan
oi-lagun ariñ kariñosuak,
a, zer ederki pagatzen duben
odol argaldu mear gaxuak!
Ala oietik kanporatutzen
ditut koaje aundiz besuak;
jiratutzen naiz sosegu billa,
baña dirade alper saiuak.
Asnas estua, gorputz eria,
eziñ egona, suftimentuak,
bost pena triste pasatzen ditu
gorputz anpulu gizarajuak!
Bukatu ziran betiko nere
lo soseguzko eder gozuak;
esna pasatzen ditut, izarra
ernegatutzen, arrats osuak...


- Zer dezu, bada, lua galtzeko? - Zer izango det! Arkakosuak!


(Ibaizabal, 1902-III-9.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org