|
Biktoriano Iraola
Nexka eta perlak
Turmoi orruak eztu artean
dardaratutzen zeruen bea;
intzak goizean eztu utxaldu
uriztatutzen duen lorea.
Baratz berdean jostatutzen da
nexka polit bat pozez betea,
arbol orrian kantatzen duen
karnaba beziñ inozentea,
eta mendaren gisa berean
izpirik ere gaitzik gabea.
|
Odoi illunak nagitsu datoz;
mendi oñean trinko lañuak,
negu beltzeko arrats modura,
ziraden euri jasa siñuak;
ezkutatuak izuz bezela
eguzkiaren argi-kiñuak,
eroritzen zan kazkarabarra;
arretatzen du bere soñuak,
esanaz “Perlak, perlak dirade”
biotz oneko aur moñoñuak.
|
“Ala dirade” aingerutxoak
berritik zion txit poz aundian,
amak txoriak nola dituben
lumaz epeltzen bere kabian.
Biltzen asi zan -doakabea!-,
atsegindurik lora tokian,
urezko perlak kontuz aleka
gozoz arturik esku txikian,
eta txit moduz jartzen zituen
bere mantaltxo txuri txurian.
|
Zeruko arri urtsuak biltzen
aingeru eder biotzekoa,
mantal garbitik erori gabe,
ai!, gaixua zan ikustekoa.
“Klaritak badu lepandetxo (1) bat
-zion- amonak emandakoa;
baña nik perlak eramatean
apaindutzeko nere lepoa,
amak egingo dit Klaritena
baña oraindik ederragoa.
|
Lepuan iru jira eman da
dizdiz egiñaz ederki dana,
jarriko det soiñ txuri-urdiña
amak jaietan jazten dirana”.
Pozez onela itxumendua
arkitutzen zan ume laztana,
txoraturikan anka puntetan
aiñ egiazki jolasten zana...
Fedetsu zion: “Perlak jartzera
laisterka nua amatxogana”.
|
Modu onetaz pauso ariñez
etxera dua pozez segiran;
oiñ txikiakin kasikan eztu
lurrik ikutzen bere mugiran.
“Allegatzian jarriko dizkit
amatxok perlak lepuen jiran;
eta zer ondo andik kolkora,
zer graziz jatxi bear zaizkidan!
Eta Klaritak ikusitzean
zer ondamua artuko diran!”
|
Uste zoroa! Perla fiñ aiek
alaiturik aur begi zabala,
inozenteak sinisturikan
benetakoak zion zirala;
biatz puntakiñ ikutu ditu
zoratu naian, ta bereala
ur biurtuak gelditu zaizka;
eta poz denak galdurik ala,
amari deika abiatu zan
negar malkoak zeriozkala.
|
Utsirudiaz onla beteak
zenbait ibiltzen geradenean,
mundu negarti triste onetan
au gertatutzen da geienean:
gauza aundiak, kabi eziña,
arrotasuna, goitu naiean;
perlaren gisa urrutitikan
dizdizka eta, inguratzean,
perla fiñ aiek gelditzen dira
ura, ur utsa, ikututzean.
|
(Ibaizabal, 1902, Garagarrilla 8.)
(1) Collar. (Egillearen oarra.)
|