Nere kabien oņean


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Nere kabien oņean

Biktoriano Iraola



Nere kabien oņean



(Don Ramon Gelbenzu-ri ordaņetan donkitua.)



Penaz beterik, urte askoren
buruan, emanaz jira,
intxaur orritsu utzi argalen
oņetik nago begira
nere betiko baserritxora,
ni jaio nintzan kabira.


Begiratzen det bakardadezko
baserri txiki txurira,
ariztegitik beko bordara,
zelaietik atarira,
mastegi ale gizen-gizenak
sortutzen ziran tokira,
josta zitezen ipar ariņak
emanaz aize mugira,
leio ausitik goititzen zala
txorien bizitegira...


Oraiņ... a!, orain zer trukaera!
Guziak bukatu dira!
Ama nerea ezta azaltzen
goiko leiatill txikira,
ezta ikusten iņoiz bezela
egun berrien argira,
goiz eguzkiak epeltasuna
bigalduaz arpegira;
bakarrik txori eziņ egonak
dabiltza jira ta bira,
pareta zar-zar pitzatutikan
tellatuaren azpira.
Non da kantari irteten zana
Artegiko iturrira,
jasuaz gona txuri urdiņen
beko mutturra gerrira,
irtenaz txori pintarratuak
bide txigorren erdira,
alkarren leian, pozez txortxorka,
urne aren ibillira?
Lur abetatik iges nai nuke
mendi goiti urrutira,
baņa biotzak jiratutzen nau
jaiotetxe baserrira!...


Eta nola ez artu etxe xar
pitzatuari kupira,
untzak bideak itxi badizkit
amaren gela garbira?...
O!, malko samiņ biotzekuak
nola zatozten begira!


* * *



Igar ustelak arboltegiak,
lenago alai berdeak,
lokatza etxe atarian ta
galduak txigor bideak,
aizerrotaren beso luzeak
ausi ta joak lur beak;
lurrak legorrak, egarrituak,
bostortzak landu gabeak;
iges jun dira izuz bezela
ginga, marrubi jaleak, (1)
mokoz jotzera etortzen ziran
txori bandada luzeak.
Baratz belarra segak jo gabe,
arras galduak loreak,
intzak ez ditu dizdiatuko
eguzkitan koloreak;
usai gozozko biolet aiek
txokuan lotsaz gordeak,
beren lekuan belar, osiņak
eta lerdeka bareak...
Dana tristura, samintasuna,
pena ta bakardadeak!


* * *



Bukatu dira ollar arrotu
agintarien kantuak,
oietik ariņ salta aziaz
goizeko kukurrukuak;
beeka larrean amaren deian
arkume txiki minduak,
mendi gaņeko artzai gaztien
gogozko txiruliruak,
maiatz loratu atsegiņean
kantatzen zuten kukuak,
eta azkenik, odoiak joak,
zeruko urdiņ puruak.


* * *



Etxe maitea! Zu izan ziņan,
gazte gaztea nintzala,
zorioneko nere kabia,
nere betiko itzala!
Ikusitzen det purrukatua
lengo antzik ez daukala.
Gogoratzen naiz negu beltzean
sukalde txoko epela,
nere aitona gizon prestua
albotik beti nuela,
Jaungoikoaren izen santua
ezpaiņ mietan zubela,
nere kolkuan gelditzen zana
josia zirudiela.


Zerk biltzen dizkit pentsamentura
oroitz tristeak onela,
beraren kargak jaso eziņik
sufriazitzen nautela?
Nere seaska piņuzko xarra,
munduratu nintzan gela
beti alaia, zeru zabala
naiz egon nabar goibela.


Begiratzeko nere niniak
illuntzen dira berela.
eta malkuak ixurtzen zaizkit
ume bat banitz bezela!


* * *



Entzun orduko soņu goiztarra
kanpantxo txikiarenak,
erantzuera “Agur Maria”
nere ama onarenak,
zeruetara erregutuaz,
mundutar utsaren penak,
fede bizian kontatzen ziran
milla sufritzen zeudenak.
Ez nezazkike aztu sekula
nik aitaren oroimenak,
kanpo lanetik etxeratuta
gozozko laztan arenak,
lan izerdia sekatu gabe
ematen zizkiranenak,
dira petxuak ill arteraņo
ondo gordeak daudenak,
kutxan urria gordetzen duben
bezela gizon zekenak.


Ama maitea! Aita nerea!
Jolas anai arrebenak!
Ez dit biotza pozak jasoko
berriz itz gozo aienak,
ez dit petxua atseginduko
musu laztan amarenak,
zeren Jaunaren aldamenera
goititu ziran dienak.


(Ibaizabal, 1902, Garagarrilla, 27.)



(1) Ibaizabal’ek jabeak dio; jaleak bear duala derizkiogu eta ala jarri degu.









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org