Itsasoan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Itsasoan

Biktoriano Iraola



Itsasoan



(Juli-ri)



Zer dezu, zeru eder zabala?
Zer dira zure izuak?
Gorritasunik eztu eman nai
eguzki garbien suak.
Artsalde bat, o!, zer artsaldea!
Itsas arro indartsuak
zurrunbilluan or daramazki
afar oritu urtsuak,
aitzen dirala kaio moko beltz
nabarbenaren txistuak.
Urak orruaz gogor zatitzen
duen arkaitz beltz goitikan,
mirabe gazte penagarri bat
bere gañean zutikan,
begiak zorrotz itsasoara
mugida gabetandikan,
irristatuaz malkoak samiñ
tantoka biotzetikan,
bagak pasiaz barbull otsean
arkaitzen oñetatikan.


Begietatik saltatu naian
txingarrak diruditela,
eta gorputz me liraiñ polita
aurreratutzen duela,
amoriozko far gozotxo bat
irteten zaio berela,
iduriturik an urrutian
batel txiki baten bela,
pozez biotza altxatzeraño
ikusi zuen bezela.
Kopetaratu zuen eskua
izerdi otzez bustia,
ezaguturik ura etzala
batelen bela txuria,
ura etzala arrek zaitutzen
zuen xebera txikia;
ura zan pizti egalari bat,
itsas gañeko txoria,
berri txarraren ekartzallea,
ekaitzen mandataria.


Orduak presaz or daramate
menderatuta eguna,
eta gau beltzak erakusten du
bere kopeta illuna;
alare arkaitz gañean dago
mirabe biotz biguna,
odoi tartetik zi za pasiaz
tximista bizi gar duna,
begietara gaitzez emanaz
beraren argitasuna.
Aize txistuak indar bultzadan
ondatu bear goi-beak,
entzuten ziran mendi gañetan
turmoi ots neurri gabeak;
eudi zaparra jasa bizian,
eguzki printzak gordeak,
ugariturik borborka datoz
menditik beera ur meak...
Eztu alare arkaitz gañetik
alde egiten umeak.


Arroka beltza jo ta marruaz
austen da itsaso otsak,
ari malkuak ixur azitzen
ziozkan golpe bakoitzak;
kolkuan jaso ez zezakean
biotz larrien tupotsak,
ai mingarri bat kanporatu du
zizpiraz bere biotzak,
aiñ mingarria nola eritzen
duen arantza zorrotzak.
Sartutzen ziran tximisten suak
beren koleran urera,
ziruditela sufrez jo eta
itsasoa’re sutzera...
Baña ez! Zerbait azaldu zaio
begi larrien aurrera,
batel txiki bat gidariekiñ
olatuetan gain-beera,
ia arraunka baztertutzen dan
itsasoaren ertzera.


“Azal zaitea, zeru ederra,
azal zaitea zerana,
itsasoari ateratzeko
atzaparretan daukana!
Ixilik zaude! Ez dezu aitzen
biotz on baten esana?
Erantzun ordez bigaltzen nazu
argi sutsua?... Au lana!...
Zer jarri nazu begiz aurrean?
Zer da ikusi detana?
Nere Luisen bateltxua da!
-dio ikaraz batetan-,
xebera txiki urratubakiñ
or dabillena bagetan.
Birjiiïa Ama, eskatzen dizut
esku gurutzetuetan!”
Arkaitz gañean txit fede biziz
belaunikatuaz bertan,
begi bustiak gora jasuaz
asi zan errezuetan.


Berriz tximistak dizdiatzen du
geiagotuaz argia,
baña batelik ezta azaltzen
eta arraun gidaria.
“Geldi zaitea apur bat -dio-tximisten
argi sutia!”
Turmoiak ere baziruditen,
entzunik aren antsia,
ziotela; “Ai! Egizu negar!
Egizu nai dan guzia!”
Zabaldutzen da garra bizia
mendi, borda ta larrera,
zabaldutzen da amorratutzen
dana guzia sutzera;
arbol igarrak jo ta botatzen
ditu sustraitik lurrera,
suaren mingaiñ luze-luzeak
goizen dirala aizera,
diruditela kiskaldu bear
dutela zerua bera.


Turmoi dunbadak indarka datoz
goi-beak lertu naiean,
arkitutzen da jo ta guzia
apurtutzeko gaiean;
ontan entzun da karrask otsa bat
arroka beltzen oñean,
nork sartu dion dardar ikara
deskanatzeko añean,
lajiaz tximist sutsuak illa
bezela arkaitz gañean.
Izarrak illak argi gaberik,
tximistak dana nai sutu,
arkaitzak ere beldur-beldur naiz
ez ote diran izutu;
nik eztakit gaur goi ortan zer dan,
eztakit zer dan gertatu,
eztu nai arratsa izuti ontan
zeru illunak argitu,
eztu nai orren ona dalarik,
eztu nai adiskidetu.


Jantzi zaitea gala ederrez,
aguro jantzi zaitea,
udako arrats garbien gisa
argi loratuz betea.
Zu etzerade orren gogorra!
Zerade mantxa gabea,
zuk erregu au entzungo nazu,
zera guzien jabea,
zure eskuaz sosega zazu
lurreko inozentea.
Eztu entzun nai ta eman dio
gau itxutuen itxura,
baga gañeko argi su-garrak
bildurtasuna, tristura;
itsasotikan antsi larri bat
sartzen da bere petxura...
“Nere Luis da, Jesus maitea!”
-erregutuaz zerura-,
“Libra nazazu!” -esan da goitik
saltatutzen da putzura.




* * *



Itzali dira zeruko suak,
ezta aizien txisturik,
itsasoa’re nekatu eta
arkitutzen da geldirik;
zeru zabala urdiñ-urdiña,
alaitsua ta pozturik,
itsas txoriak ezkutatuak,
guzia dago ixilik,
eta eguzki eder garbia
edertasunez beterik.
Jo dubeneko kostalde dana
eguzki argien suak,
urtuaz sarri itsas gañeko
apar nabarben urtsuak,
ur me-mietan, itsas ertzean,
ziruditela batuak,
ziruditela laztan batean
biak aiñ estu lotuak...
Nonbait zeruak ala nai eta
arkitu ziran ituak!


(Ibaizabal, 1902, Abuztua, 10.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org