Bide onez


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Bide onez

Biktoriano Iraola



Bide onez



(Airea: Intxauspeko alaba dendaria. )



Errotatik Lizarpeko Kataliñ,
astotxua aurretik duela,
ezkerrera alai begiratuaz
zerbait zaitzen baluke bezela.
Ezta sortu ume lirañagorik,
ezta jaio alako damikan,
ezta ere aiñ arrosa ederrik
baratzian zabaltzen danikan.


Ordutxo bat sasilar bidetxoan
bazeraman txit pentsamentuan;
ontan galai gazte zaitzen zeguena
jarri zaio far-antzan albuan.
Dio: “Zertan esaten nazu dala
nik dizudan naitasuna pixka,
zu bazera nere laztan eztia
eta nere biotzeko puxka?”


Etziraden izango mingarriak
ondorengo galaien loriak,
Lizarpeko alaba panpoxari
gorritzeko ala koloriak.
Astotxua soseguan zijoan
esanaz, ai!, bere buruari:
"Iriñ lakaz gañera ote naizen
beste zerbait eramaten ari?”


Belarriak gain-beera zebiltzkien,
atzekua eskuin-ezkerrera;
pentsamentu illun ontan zijoan
geldi-geldi bidean aurrera.
Ontan biak baratzatxo batean,
larbidetik zerbait apartean,
lora xorta bat edo bi egiten
an gelditu ziran gereizpean.


Ezkutuan, iñork begiz jo gabe,
loraz lora maite ziradenak,
nik uste det bilduko zituztela
baratzian zeuden ederrenak.
Baserrira burua makurtuta,
nik ez dakit gertatu zan ala,
baña askok zioten astotxua
bakarrikan etxeratu zala.


* * *



Gero, andik illabete gutxira,
San Pedroko eliza txikian,
Kataliñ da bere senar gaiaren
biotz biak antxe batu ziran.


(Ibaizabal, 1902, Abuztua, 17.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org