Lan ta jan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Lan ta jan

Biktoriano Iraola



Lan ta jan



Zeru zabal altua
egon arren goibel,
arrantzara irten zan
Etxebeko Migel;
baita atxitu ere
eunen bat igel,
karakolak pillaka
gizen eta zimel,
puntaraño betiaz
aitaren bi zinbel.
Jiran-jiran larriyaz
zutik ogei bat ol.
berarekiñ egiñaz
dotore bi etxol,
sutzeko jarri dizka
iru puska arbol,
kazuela gañian
oliyotan kol-kol,
an sartzeko igel da
berreun karakol.


Egiñ ziradeneko
zerbait bera-bera,
“Ezta onen gozua
-ziyon- egabera”.
An zeudenak jateko
projimo zan bera,
azalak zupatuta
botiaz mai bera,
ura zan esateko
gosia berbera.
Eztakit atxitubak
ote ziran amuz,
baña guztiyak jana
etzeguen damuz;
etzan mantentzekua
galaia kalamuz,
koroitu zan eztakit
ondoren erramuz,
Etxebeko lepo beltz
tripazai oremus.


Bukatu zubenian
zeuden denak jatez,
etzan asko kejatu
ez miñ ta ez gatzez;
ala etzuben artu
ezertxo’re gaitzez,
ontan abiyaturik
libratutzen aizez,
farra egiten zuben
soñu ura aitzez.
Berak ematen ziyon
nonbait ainbeste poz,
farrez lasai zijuan
egiñaz estropoz;
karakolez bete zan,
igel eta ardoz,
ala obe litzake
orlakuak askoz
mando baten modura
betetzia lastoz.


(La Vasconia, 1902-VIII-30.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org