Nere txakurra


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Nere txakurra

Biktoriano Iraola



Nere txakurra



San Bizente kaletik
Bretxara baņa len,
txakur leial polit bat
antxen galdu nuen;
egia da xagurik
atxitzen etzuen,
baņa jateko nola
berdiņik ez duen,
kontatuko ditut zer
siņale dituen.
Patxikuk jarritako
izena du Petxa,
goiz askotan joaten da
bustitzera Bretxa;
muttur txorrotx-txorrotxa,
bizkar gaņa beltxa,
guraizez ebakia
belarrien ertxa,
eta tajadarekiņ
atxitzen errexa.


Luzez ezta izango
alako ankikan,
lo dagonian eztu
egiten kinkikan;
zer ibiltzen dituen
arrek atzetikan,
atzekien azpian
eta txintxilikan,
nik uste det ez dala
eztakienikan.
Bere ille txuriak
dirudi iriņa
begi zabalak eta
berago oriņa;
gorputza egokia,
pausua ariņa,
atzian plumajia
kizkurtu, fiņ-fiņa,
bekuak tapatzeko
apropos egiņa.


Orrengatik ez nuben
salduko, ez eta
naiz urretan pagatu
larogei pezeta;
lepua koxkabillo
politez beteta,
aien danen gaņian
nausien bi letra,
eta tripa azpian
ezetra, ezetra.
Goizero jartzen nion
katillu zabala,
txokolate onakiņ
kabi eziņ ala;
badakitkutizia
aundikua zala,
ezpazituen onak
kakaba, kanela,
etzan artzen asiko
bere-beriela.


Gaņera jale ona
izanagatikan,
kriantzaz serbitzen zan
plater garbitikan;
mokadu bat etzuen
jango lurretikan,
ez eta eran ere
uren tantorikan,
neskatxak ezpazion
sartzen esponjikan.
Kostilla egotera
su gaņian ketan,
jan nai ezik aguro
jarriko zan setan;
txit zan delikadua
gauza guzietan;
asitzen bazan ere
jaten banaketan,
aurretik igortzita
ondo manteketan.


Udako artsaldetan
askotan etxetik
biak irteten giņan
pasiatziatik;
nola sufritzen zuen
gaixuak burutik,
sonbrilla zabaldutzen
nion momentutik,
eguzkiak miņik ez
egitiagatik.
Zerbait nekatzen bazan
gelditzen zan bertan,
mugitu nai ezikan
ordu osuetan;
arkitutzen zanian
orlako kasketan,
aurtxo baten modura
pozik batzuetan
neronek eramaten
nuen besuetan.


Atzeko labetxotik
bere suertez aurten,
tanbor soņuak ere
ondo zaizka irten;
konpasa eramanaz
zituen egiten,
erretreta frantzesa
nola ziruditen,
ala etzuen parra
gutxi eragiten.
Zurriolako kale
illun aren bazter,
txoku artan bizi naiz
kaletikan ezker;
txakurra eramaten
diranari laister,
itzez emango dizkat
nai ainbeste esker,
gero... eztu izango
eskupetik ezer.


(Ibaizabal, 1902, Irailla, 7.)
(La Baskonia, 1907-IV-30)



Jose Ramon Erauskin. Txirritaren illoba zanak, bere Aien garaia liburuan, bertso auen aitamena egiten du. Onela dio Sagardotegiak izeneko atalean:

“Gogoan daukat oraindik. gaztetxoak giņala nola amak igan-deetan bezperetara bialtzen ginduen; eta jai batean, orrela goa-zela, ikusi nuen kaletar kuadrilla aundi bat zetorrela sagardotegi aldera.

Aietako batek gitarra aundi bat zekarkien bizkarrean, eta pentsatu nuen nere artean: Zertarako du gizon orrek gitarra zar ori?

Ta, orrela, aurrera segitu genduen, bakoitzak geren bidean. Bezperak bukatu-eta, ordurako arratsaldea pixka bat aurre-ratua zan. Bagentozen etxera eta, sagardotegiaren parera iritxi giņanean, an ikusi nuen len esan dedan gizon ori bere lagunekin, aritz-arbol aundi baten itzalean, mai baten gaņean lurrezko kaxuela gorri bat eta aldamenean txarro aundi bat sagardoz betea zuela.

Bere gitarra joaz, bertso polit batzuek kantatzen zituen, jende guzia aoa zabalik bere inguruan zuela.

Ni neroni ere antxe egon nintzan pixka batean gustora asko, aren kanta politak entzuten al nuen atentziorik onenerakin. Ez nituen danak ikasi, baņo batzuek bai, eta beste batzuek erdi-ikasi”. Ondoren bost bertso azaltzen ditu: 1, 2, 5, 3 eta 12’garren, ordena ortan.









     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org