Ama aurrari siaskan luak artzen


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Ama aurrari siaskan luak artzen

Biktoriano Iraola



Ama aurrari siaskan luak artzen



Lo, lo nere izarra
soseguz egizu,
lo, lo, ez negar egiñ,
zurekiñ naukazu;
munduan luzaruan
bizi bazera zu,
negarrez urtutzeko
denbora badezu.
Nere ume maitia,
ez al zera loti?
Amatxo zuregandik
ez dago urruti,
beste lanak utzita
inguruan beti,
lo arrazitzen dion
biotzeko bati.


Lo, lo, izar laztana...
Baña ametsetan
fartxua erakusten
dezu ezpañetan;
eztakit diozuna
zeñekin ote dan,
baña amarik gabe
ez urrutira joan.
Bide zuzenetikan
irtetian naita,
galdutzen da trebia,
ona ere baita;
ta nik nola zaitudan
biotzetik maita,
etzaitut, ez, utziko
zure ama naiz ta.


Lo, lo, arratsa dago
oraindik illunik,
argirik ezta iñon
izarrena baizik;
eta argi ori aiñ
bizia izanik,
zuriarekin eztu
konparaziorik.
Lo, lo, egun sentia
aize epeletan
gau illuna bultziaz
emen degu bertan;
txoriak asi dira
kantari bordetan,
sarri artuko zaitut
nere besuetan.


Baña, nere kutuna,
aserre zera zu?
Zeñek, zoragarria,
zeñek egin dizu?
Aita ta amarekiñ
amets egin dezu?(l)
Irri goxo batekiñ
baietz esan zazu.


(Ibaizabal, 1902. Abendua, 21.)



(1) Ibaizabal’en: dizu.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org