|
Biktoriano Iraola
Gipuzkoatarren eta Erromakoen antziņako kondaira
(Pablo Zamarripa jaunari donkitua ordaņetan.
Fueroak eta libertadea. )
I
Zertara datoz odol sutuan
ojuz aurrera?
Zertara datoz erromatarrak
euskal lurrera?
Beldurgarria dala diote
beren sarrera?
Ez datoz suak itzalitzeko
leku txarrera!
|
Oktabiano, gerrariaren
buruzaria;
bere banderaz estali nai du
mundu guzia.
Ire eskuan arkitzen dala
gure bizia?
Itxok apur bat eta sarri aiz
danen nausia!
|
Asko dirala arro sartuak
gure errira?
Eta zer dio! Ojala geigo
baldiņ balira.
Ez ikaratu! Laja igotzea
mendi goitira;
amilka asten diradenean
gutxiko dira.
|
Mendi basoan entzunik ondo
anai esana,
santzo irrintzan or or dijoaz
etsaiagana,
puskatutzera ziņez aurrean
ipintzen zana,
lajiaz pizti gaiztuarentzat
aragi jana.
|
Milla ta millak sartu ziraden
erromatarrak,
eta euskaldun mendi mutillak
ale bakarrak.
Uste zoroan guri kentzera
mendi ibarrak?
Non ziran diņa oņezko zikiņ
aien indarrak?
|
Burrunbotzean sutzen zirala
ta asarrean?
Illak or daude mendi altuan,
ibai ertzean.
Zer uste zuten eraso arren
su txingarrean:
odol gabeak arkitutzea
euskal lurrean?
|
Oktabianok ezaguturik
dana galtzea,
nola zepuan eroritzen dan
otso gosea,
beldur ikaran gerta etzedin
gerra luzea,
eskatu zuen guda batean
bukatutzea.
|
Baita euskaldun agintariak
gizon itzean
erantzun zion: Bai milla bider!
-bere pozean-.
iru-eun mutill ortxe daukazkit
mendi atzean,
eta etorri onenarekiņ
nai dezunean.
|
Soro zabal bat berdez jantzia
Errezillkua,
erromatarrak zanpatutzeko
a zer lekua!
Burniz josita illotzik uzten
-ango gustua!-,
soro berdea gorritzeraņo,
alajainkua! (1)
|
Aupa tirrintziz eraso zien
arras gogotik,
odol berean bustita bazan
pilla galantik.
Arkaitzak ere altxa nai zuten
beren lekutik,
etsaiak nola erortzen ziran
ikustiatik.
|
Orretarako etorri ziran
koleratuak?
Zer uste zuten arkitutzea:
ardi lotuak?
Bost urterako mututurikan
gerra kantuak,
leiza zuluan gordiaz bapo
zurriatuak.
|
Oktabianok zaiturik ura
bide txarrean,
mutillak ezur karrask ausita
illak lurrean;
bere-berela errabi biziz
ta su-garrean,
adierazi zuen lasterka
Erroma aldean.
|
Erromakoak lasaitziatik
biotz kolera,
Atozte -zien- gizonez gizon
geren lurrera.
Bai bigaldure mutill pizkorrak
erantzuera,
esanaz: Presta zaitezte ariņ,
sarri (2) or gera.
|
I I
Arrano bizi egalarien
modu berean,
eun euskaldun bildu ziraden
guztiz pozean;
Lartaun etxeko semea zuen
danen aurrean,
bai irten ere salto ta brinko
soņu gerrean.
|
Igeska urak duazten ibai
Tiber ertzean,
bere kontuan bezela dauden
mendi atzean,
zelai zabal bat sasi lar gabe
bide luzean,
an, an erortzen ziran illotzik
burni otsean!
|
Mendi mutillak, erromatarrak,
danak gertuak,
odoi tarteko tximisten gisa
su ta gartuak,
burni zorrotzak jazar bizian
elkar sartuak,
eta lur jota akabatzeko
amorratuak.
|
O, zeren gogor gudatzen ziran
mutill guziak,
lur egiņ eta odol beltzean
gero nasiak!
Amari deika oju tristean
ango antsiak!
Negar minduak eta txilio
izugarriak!
|
Utsa bezela arturik danak
karrixi otsak,
arkaitz gogorik etzan, ez, nola
aien biotzak;
petxu barrenen kamusten ziran
burni zorrotzak,
iru baņa sei naiago utzi
jo ta illotzak.
|
Ara igeska, gelditutako
banakak zutik!
Ara igeska, mendian gora
jazar lekutik!
Baņa zergatik itzultzen dira
orren gogotik?
Euskaldunaren eskuetan ez
erortziatik!
|
III
Gerrak aztu ta bizi zitezen,
bertan danari
beren alabak eskeņi zien
euskaldunari.
Baita mutillak ontzaz arturik
eskeņi ori,
an ezkonduta bizitu ziran
guziak ongi.
|
Anaitasunak azpiraturik
gerra tristea,
tronpeta otsan zabaldu zuten
gozoz pakea;
libru zarretan arkitutzen da
argi bidea,
eskudatzeko fueroak eta
libertadea.
|
(Ibaizabal, 1903, Otsailla, 22.)
(1) Como hay Dios. (Egillearen oarra.)
(2) Sarri da gure laster. (Id.)
|