Madalen


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Madalen

Biktoriano Iraola



Madalen



(Airea: Intxauspeko alaba dendaria. )



Baserritik zerebait apartean
Munu-mendi txokonen oñean,
arkitzen da Osasun-Iturria
arkaitz illun legunen gañean.
Entzuten da gereizpe eder artan
txoriaren kantatxo xamurrak,
iturritik irristaran jaisten dan
ur paketsu garbien murmurrak.


Maiatzeko eguzki atsegiñak
Munu-mendi txuritu baña len,
irteten da Osasun-Iturrira
Lur-gorriko alaba Madalen.
Begi zabal, ume zoragarria,
inguruan ezta aiñ ederrik;
gereizpean txoriak kantatzen du
zaitzen duen orduan bakarrik.


Iturrira allegatzen danean
betetzera bere pegartxua,
badirudi len baña berdeago
jartzen dala ango belartxua.
Menditikan eiztari bat jaisten da
itzal billa bide txigorretan,
sasiz sasi, gertatu dan artean
Osasungo iturrian bertan.


Ikusirik lurreko aingerua,
bi saltuan basauntza bezela,
joan da zerbait arrimatu ondoren
asi zaio izketan onela:
- Gazte eder berdiñik ez dezuna,
sasi larrik gabeko loria,
aize bigun epel laguntzallea
beziñ zera oraindik obia.


Zu zerade krabeliñen ostua,
menda berde gozua zera zu;
ur puxka bat, egarririk nago ta,
pegar garbi ortatik ekatzu.
Amorioz jaungoiko itxuak gaur
zuregana bigaldu nau onuntz...
- Eran zazu egarri bazerade
ta bestela bazebilzke kontuz.


- Atoz, ene, nere besuetara...
Joaten zaio laztandu naiean;
bultzada bat emanda pegartxua
austen dio buruen gañean.
Korde gabe eiztari ausarta da
eritua lurrera erori.
Lur-gorriko alaba alegera
etxera da bidean kantari.


(Ibaizabal, 1903, Epailla, 22.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org