|
Biktoriano Iraola
Erretxinola
Zeru altuko bide garbian
erretxinola egaa legunez
kantari dua, gozabetea
kontentasunez.
|
Aingeru batek deitutzen dio
eztitasunez, ona izanik,
baña txoriak eztu entzun nai
bere esanik.
|
“Goititu zaite, atoz aguro,
zabiltza laister -dio gaixuak-,
entzun ditzagun zure kantatxo
otseztitsuak.
|
Utzirik baso, saroi, mendiak,
atoz egalez, atoz segiran,
oartutzera txoriak nola
izaten diran.
|
Zuk badakizu emen dirala
menda gozoak, lora garbiak,
eta Jaungoiko egiazkoen
mandatariak.
|
Arren, atozkit, egun berriko
txori politen esna zalea,
zeradelako berri onaren
ekartzallea.
|
Entzun naiean noizbait bezela
zure kantatxo xamur gozoak,
zer zorionez pasa litezken
ordu osoak!
|
Negu beltzean eroritzen dan
elurrak eta kazkarabarrak,
ez ditu iñoiz bustiko zure
ego ñabarrak”.
|
Aingerutxoak itz egin zion
asnas legunez txoritxuari,
baña txoriyak etzion entzun
aingeruari.
|
Erramuaren azpi aldean
iturritxo bat mur-mur egiñez,
a, zer pozkiroz gida zan ara
egaa ariñez!
|
Ispillu baten argi dizdizak
iturri garbi aren oñean,
txori laisterra gain-beeratu zan
itxumenean.
|
Gero, ai!, gero argi biurtsak
izanik ala engañatua,
lazo trebean arkitu zuen
azken ordua.
|
(Ibaizabal, 1903, Maiatza, 31.)
(Euskal-Esnalea, 1912-VII-15.)
|