Ama baten penak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Ama baten penak

Biktoriano Iraola



Ama baten penak



- Eskutxotik eldu ta
eskalletan bera,
paxtel bana emanta
etzera atera,
nere Julitarekiñ
lenago kalera,
eskolik ez dalako
antxen jostatzera?
Non dezu aizpatxua?
Non ibildu zera?...
Eztakizula non dan
esanaz onera
zatoz zure amaren
begien aurrera?
Jesus amoriua!
Jesus biotz bera!
Zu nere doloriaz
kupitzen bazera,
arren bildu nazazu
aurtxua etxera!


- Amatxo, nola beste
denda aundi artan
amoñakin goxuak
genituben ñan ñan?

- Non, ene, non?

- Eztaki

Piakiñ lenguan
paxtel aundi bat nola
ikusi genduan?
- A, bai! Pepaenian.

Zer gauzak goguan
ume berritxu onek
gordetzen dituan!
Eta zer?


- Anitatxo
aizparen kontuan,
antxen biak utzita
alkarren onduan,
n e r e amoñagana
joan nintzan orduan.
Amatxo, kulpa denak
eman Anitari ,
zergatikan Anitak
esan zidan neri
ark egingo ziola
kontu Julitari.
Ontan kale kantoian
ama larriari
azaldu zaio ume
zoragarri ori,
Besuak zabalduta
biotzen pozgarri,
eman diozka bi, lau
sei laztan berari,
bere erraietako
biotzen puxkari.


Aurtxuak eldu dio
gozoz amatxori,
eta amak malkotan
laztanka berari,
begiratuaz zeru
eder garbiari,
bularra zabalduaz
berri eder ari,
nola txori txikiak
udaberriari,
zer gozoz, zer pozkiroz
ta zer miresgarri
amak eman ziozkan
graziak Jaunari,
aurtxua besuetan
ziolako jarri!


(Ibaizabal, 1903, Uztailla, 26.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org