|
Biktoriano Iraola
Ametsak
Jokatzen det loteriyan
eta oraingo aldiyan
atarako zait agiyan;
etxe eder bat altxatutzeko
zeren naguen premiyan,
guztiz leku ageriyan,
Kontxaren erdi-erdiyan,
antxe bizitu nadiyan.
|
Nai izan auzuan sala,
ardo lekuba zabala,
orixen izan dezala;
arrizko torre luze eder bat
begiratzeko dubela,
zeruba urdiñ daguela,
Santander gañeko bela
ikusi litekiela.
|
Izaten bada saritza,
joango gerade Parisa,
aberats askoren gisa;
laguntzallerik biar badegu
artuko degu Arbiza,
etzaigu faltako itza,
dalako beraren giltza,
baña alperrik gabiltza.
|
Beti urtetik urtera
sari aundiyen bidera
ez gera gaizki atera,
loteriyako paperen billa
muturrak austen kalera;
ondoren orla bagera,
seguruba da galera,
noizbait oroituko gera.
|
Asiyak gera gazterik
irabazteko pozturik,
burubak aizez beterik;
jokatu eta guziya galdu
ez degu egiñ besterik;
jaunak, onlako festarik,
etxera boltsa usturik,
ez gaude aberasturik.
|
Dalako joku noblia,
eta maularik gabia,
tentatzen daki jendia;
arraiak joan da sariak bota
ori da gure idia;
buru txarraren jabia,
askotan luke obia
jua balego lur bia.
|
Eztakit zenbat urtetan,
beti sariya ber-bertan
ibilliya da txeletan!
Irabaziyak jartzeko nintzan
berialaxen errentan,
ezpaldiñ bazan urretan,
Bankuko paper zarretan,
baña azkenik zorretan.
|
Diruba juanik eskapa,
igual asten naiz piskaka
ezagunari eskaka;
jokatu eta an juango dira
binaka edo launaka;
gero erdi arrastaka,
burubari arraskaka,
ondo nua... atzeraka.
|
Zorigaiztozko jokua,
kofre gorriyen txokua
billatzen duben kakua;
neri eraman diratenakiñ
beteko zuten zakua;
jarriko nuke lepua
sartzen nautela takua,
ez txarra alajainkua.
|
Al dan guziya jokatu,
nai dana eziñ logratu,
ez degu lan txarra artu;
ontzako zarrik ez genezake
modu onetan sobratu;
ustez ederki obratu,
baña eziñak kobratu,
orrek amolatu gaitu.
|
(Baserritarra, 1905-VI-8.)
|