Kabiya


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Kabiya

Biktoriano Iraola



Kabiya



Burrioien kabiya
lengoko goizian
billatu det pareta
urratu batian:
eraman da utzi det
kaiol politian,
leiotikan kanpora
txintxilik iltzian.
Nola txio txioka
ixiltzen etziran,
ar-emiak janakiñ
an ziran segiran,
barrena sartu naian
kaiolaren jiran;
gero alien billa
andik joaten ziran.


Mokuan artu eta
egalka kanpotik,
biyak janariyakiñ
an ziraden pozik,
ausi ta sartu naian
alanbre tartetik,
umiari alia
ematiagatik.
Ta izan biar zuten
añ ale goxuak,
guri-guriyak zeuden
kaiolan presuak,
luma berri politez
apaintzen gaxuak,
nola apaintzen diran
mendiyan xoxuak.


Guraso onak nola
aurra maite duten,
ala kaiolen jiran
ziraden ikusten;
mokoka alanbriak
ausi nai zituzten,
ia libertadia
logratutzen zuten.
Txotx bat igurtzi nuben
bixkakiñ orduan.
txoriyak igarriko
etzuten moduan;
ipiñi ziraneko
kaiolen onduan,
biyak erori ziran
bixkaren lazuan.


Kaiolatik nituben
umetxuak artu,
eta beren lekuban
ar-emiak sartu;
utzi orduko zuten
txikiyak egaatu,
baña leio aldera
etziran jiratu.
Txio txio ziyoten
kaiolan tristiak,
merezi etzutenak
atia ixtiak;
deitu arren etziran
ageri gaztiak,
pena ematen zuten
ala ikustiak!


Urrengo egunian
leiora ixilik
joan eta ikusi det
kaiola txintxilik;
bere txoko-txokuan
lumetan bildurik,
gaxuak illak zeuden...
penaz uste det nik!
Izan litezke seme
eta gurasuak,
gertatzen zaizkatenak
onlako kontuak.


(Baserritarra. 1907-II.16.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org