Erritarrak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Erritarrak

Biktoriano Iraola



Erritarrak



Gure lurreko erritxo polit
txukun batian,
gazteri dana plazan biltzen da
jai artsaldian,
atabal eta sasi danboliņ
txistu otsera
kriskitiņ fiņak biatzez joaz
dantzatutzera.
Baita ni ere lagun birekiņ
plazan bertara,
arrimatuaz dantzatu naian
neskatxetara;
ipiņi ere agur egiņaz
beren onduan,
baņa far-antzan arkitu giņan
burla moduan.


- Ez al dezu nai nerekiņ ezer,
urne maitia?
Ez al dezu nai nerekin pasa
arratsaldia?
Ez al dakizu illuna laister
gaņian dala,
eta jotzian Abe Mariya
ezer ez dala?
Begira zaiza sasi danboliņ
alegri orri,
jo ta jo nola jartzen zaiozkan
masallak gorri;
zu onratzeko doņuba dala
ikusirikan,
zerengatikan aņ gogor zaude,
zerengatikan?


Jakiņ nai nuke zeren meriyo,
ai!, nazun uzten...
- Zergatik gure erri danian
esaten duten
nai dezutela dantzatu beti
agarratuta,
aņ estu nola bageunde sokaz
amarratuta.
Eta orrela dantzatutzia
pekatuba da!
- Zer esan dezu? Danik onena
orlaxe bada?
- Zuk diyozuna izanda ere
nik naiagatik,
amak txeleta egingo luke
leiatillatik.


- Baņan, txorua, zaude ixillik!
Ez esan ori!
Urte asko da nola kontatu
ziraten neri,
oso poliki eldu eta zuk
ez uste ala,
gazte denboran zedorren ama
ibiltzen zala.
Esan zaiozu zure amari
etxeratzian,
zuk ez dezula kontrabandorik
etxe atzian.
Gazte liraņa zeran meriyo
nai zendukela
dantzatu, ama gazte denboran
bezel-bezela.


- Pekatu dala esaten dute
erri danian,
eta zerebait izan liteke
diyotenian.
Laister joango naiz galdetutzera
aitonagana,
ta egingo det andik aurrera
bere esana.


(Basetitarra, 1907-X-26.)














     

euskaraz.net Š Euskararen Donostia  ˇ  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ˇ  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org