Arrai zalia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Arrai zalia

Biktoriano Iraola



Arrai zalia



“Zer ederra dan txardiñ erria!
Zer ederra dan antxua,
udako berdel bizkar gizena,
txitxarrua ta pantxua!“.
Bizkar gañian biatz birekiñ
laister egiñik gantxua,
ateratuaz ezurrik gabe
alako mami trontxua,
orla ari zan predikatutzen
Joxe Domingo Mantxua.
“Arrantzaliak nola jatorrez
arrai zaliak geran gu,
eper ederra bestek jatia
askotaz naiago degu;
ollanda gazte gizen-gizena
mayian jartzen bazaigu,
despreziyozko begiratuba
laister egingo diyogu,
zergatik guri orlako janak
onik egiten ez digu.


Baña potaren puska legorra
ketan ederki beztua,
alako jana zanpatutzia
ura bai dala gustua!
Gañera bada beraren ustel
usaiarekiñ nastua,
nik beintzat errez egingo nuke
bost errialen gastua,
naiz gero esan: “Ganbelerako
a zer nolako astua!“.
Zeñek ez du jan trinpoll erria
eta legatzen arraba,
ikusi utsak eragiñ azten
dutenak abuan baba?
Eta nork ezur zorrotz aiekiñ
arroka beltzeko kraba,
jan ordurako jartzen zaiona
eztarriyan ezur traba,
pasiaz gero amolatuba
kasikan itotzen gaba?


Kabuxa ere ezur zorrotzez
ondo apaindurik ala,
nork esaten du urdai azpiko
giyarra obia dala?
Nik agintzera arrai oiekiñ
esango nuke berela,
ikusirikan kabuxa jaunak
meritu asko dubela:
“Ori jan biar duben gizonak
kendu dezala txapela”.
Zer nai dezute konparatzeko
jarri muxarren onduan,
ez baldin bada mokadu goxo
oberik sortu munduan?
Uda partian gusto ederra,
ederragua neguan,
ezagutu nai ez al dezute
arrazoi gizon moduan?
Egiya al da?".


“Bai, bai, ala da”. “Zer zabiltzate orduan?“.


(Baserritarra, 1907-X-9.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org