|
Biktoriano Iraola
Lagun zarra!
Aizak, Beltxa, zergatik
lurrian aiz etzan?
Mingaña totelduta
eziñ al dek esan?
Ori dek zurrutian
aizelako izan,
eta muturreraño
bete ez ba-itzan,
ni bezela plantoxo
ibilliko itzan.
|
Pauso bat zuzen eziñ
emanik aurrera,
kortxuba galdu eta
an joan aiz lurrera;
ikusirik añ gaizki
ire ibillera,
zeladoriak artu
balute txarrera,
billatuko zitekan
iretzat perrera.
|
Orrengatik nai diat
nik beti aukeran,
mozkortu gabetandik
kontu aundiz eran;
ni arrapatutzera
orrelako eran,
lotuta eramango
niotekek leran,
ederki afaltzera
irekiñ perreran.
|
Nola aizen askotan
añ gaizki ikusi,
orrengatik biar dek
eratia utzi!
Ez al dek neregandik
oraindik ikasi?
Mutill, baldin nai badek
luzaruan bizi.
erariyari laja
akiyok lenbizi!
|
Irikiya badago
etxeko atia,
onena egingo dek
altxa ta joatia;
nola arkitzen aizen
ederki betia,
argatik dek iretzat
askotaz obia,
bestela pasako zaik
gañetik tranbia.
|
(Baserritarra, 1908-I-4.)
|