Zu ta ni


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Zu ta ni

Biktoriano Iraola



Zu ta ni



Lasto me-mien billa zebiltzan
bi txori txiki-txikiyak,
arbol gañian, ai!, egiteko
bakoitzak beren kabiyak;
baña batetan nik ez dakit zer
pentsatu zuten txoriyak,
aren kontentu apaindutzeko
kabitxo polit bat biyak.
Ni ere zure ondoren nabill
enamoratuba dana,
baña eztakit amoriyorik
sentitzen dezun nigana;
baldin-da ondo uste badezu
zoramen laztan-laztana,
nai dezu biyak egin dezagun
txoriyak egin zutena?


Baietz esango bazenirake
ume on baten moduban,
itz eder ori zabalduko det
berialaxe munduban;
eta gañera jakingo dezu,
maitia, nola orduban
pena guziyak ateratu ta
sartuko nazun zeruban.
Jakiñik maite zaitutala nik
biyotz t’anima guztitik,
naitasun aundi on au aztuta
joan ziñan Donostitik;
gelditu nintzan negar ta negar
egiñaz biyotz eztitik,
nola aurtxua ateratzian
bere amaren tititik.


Zure begi beltz tentatzalliak
beti famatutakuak,
ondo dakizu dirala nere
penaren kolorekuak;
gau izarratu ederra bañan
oraindik ederraguak,
penak kendutzen dakizkitenak
beraren begiratuak.
Erregutuko nuke zerura
pozkiroz beiñ ta bi aldiz,
baldin-da nere pentsamentuban
argi errañu bat balitz,
eskeñiyaz añ egi ederrez
eta borondate aundiz
nere anima, baldin-da gure
Jainkuarena ezpalitz.


Amarentzako leku txiki bat
kontatu nizun lenguan
guztizko kontu aundiz neukala
biyotzen txoko-txokuan;
sinista zazun amoriyu au
zenbateraxïokua dan,
zuk nai badezu gordeko zaitut
nere amaren lekuan.
Baña badakit itz xamur or i
alperrik esan nizula,
zeren goguan daukatan burlaz
erantzun zenidazula:
zure petxuko atia joko
banu, edeki nazula,
laister esango zenidazuke:
“Jainkuak lagun dizula”.


(Euskal-Esnalea 1916, Uztailla. 30.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org