Siaskaren onduan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Au poza senti det eta beste bertso asko »  Siaskaren onduan

Biktoriano Iraola



Siaskaren onduan



Nere maitia, lo ta l o
egin biezu luzaro;
zuk orain eta nik gero
biyak egingo degu lo.


Begiratutzen diyo amari aurtxuak,
esan naian bezela zerebait gaixuak;
amak kantatzen dizka kantatxo goxuak,
baña lorikan eziñ egin du uxuak.
Ama zoratuko da, baña nola, nola!
Bere laztana eziñ pozturik iñola;
malkua masallian beera dariyola,
ikaratua aurra ill biar zaiola.


Pupu"Pupu dezu, maitia” lezaioke esan,
zeren aldamenetik mugitutzen eztan;
amaren pena nola biyotzekua dan,
eztakit samiñago zer liteken izan!
Gorontza askatutzen diyo beriala,
petxu txuri-txuriya agertutzen dala;
bere begiratuak zirudiyen ala,
“Non dezu, non, pupua?” galdetzen ziyola.


Amak estalitzen du kontuz berritikan,
biyotzeko malkuak gorde eziñikan;
aurtxua poztutzeko ez dakit danikan
ezer bere amaren laztana baizikan.
Goxo-goxo artu du luak iya-iya,
txuku txuku eranaz amaren titiya;
geldi ibiltzen diyo siaska txikiya,
esnatu ez deriyen etxeko gloriya.


Kantatzen diyo: “Nere maitia, l o ta lo
ixil-ixillik egiñ biezu luzaro;
siaskatxu ortan zuk orain ta nik gero,
nere izarra, biyok egingo degu lo!”
Odoi illun tartetik, alako moduan,
illargiya biyari begira zeguan;
ama ikusten zuen siaska onduan,
alkiyan exeriya aurraren kontuan.


“Zaudezte ixilikan, aize indartsuak,
nere laztan-laztana artu du-ta luak;
ez dezute ikusten ume gaixotuak
nola penatzen nauen eziñ gozatuak?”
Ezta ama onaren bezelako itzik,
ezta xamurtasunez alako biyotzik;
umiari laztanka asitzian pozik,
eztakite ematen dozenaka baizik.


Far-irriya azaltzen zaio ezpañetan,
nonbait aingerutxua dabill ametsetan;
ez galaztera lua, amak zenbatetan
artuko ote luke bere besuetan!
Zerbait sosegaturik lengo penatikan,
ama ona irten da bere gelatikan,
oñ punttetan ixillik eta geldirikan,
ume zoragarriya lotan utzirikan.


(Euskal-Esnalea, 1916. Irailla, 15.)











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org