Pasayan, San Juanen jayo zan 1841 urtean, baña bere denbora guzia Donostian egin zun.
Azpeitiar batekin ezkondu zan, Katalina Alvarez’ekin.
Legazpi kalean bizitu zan, bostgarrenean. Litógrafo zan eta lan-tokia etxean bertan zeukan.
Makiñak mugitzeko, asto bat ibilli arazten zuten bueltaka etxeko patiñan.
Gerratean, karlistak Mendizorrotz’tik Donostiari tiratzen ziotenean, bein granada bat Iraolaren etxean sartu omen zan, bestea berriz kalean erori. Iraolak biak jaso, bakoitzari eroritako eguna jarri ta etxean gorde oi zitun oroipengarritzat.
Bein bañan geyagotan Donostiko kontzejal izan zan. Bera izan zan tamarindo arbolak ekartzen alegindu ziranetako bat.
San Tomasetan edo, iñor erregaluekin etortzen bazan, bera etxean bazan, ateondora joan, etorritakoari ostikoa eman ta eskalletan bera bialtzen zun bere erregalu ta guzi. Losintxa gutxi arekin.
1899 urtean Parisa joan orduko Exposiziora ikustera ta globo batean igo omen zan.
Euskal bertsoak erruz jarri zitun. Orduko aldizkarietan banatuta agertzen ziran. Gai guzietako bertsoak izaten zitun, bañan ayetako asko par-eragitekoak. Maiz eman izan zioten saria.
Ipuyak ere asmatu oi zitun. Par-eragitekoak denak edo geyenak. Artara zun bere joera. Emengo denak ere alakoak dira. “Baserritarra” zeritzayon aldizkaritik artuak daude. Ipuyaren bukaeran bere izena jartzen du; bañan lau bat aldiz izengoitia: Txuri ta Sei; bitan ez izenik eta ez izengoitirik. Bañan ezagun dute Iraola aita dutena.
|
Teatro lanean ere sayatu zan. Komeri, zarzuela ta bakar-izketa, amabost ale: “Bi itxuak”, “Petra txardin-saltzallia”, “Ardita beti ardit”, “Pasayan”, “Gabonetan”, “Txomin Donostiyan”, “Zeladore baten estuasunak”, “Joxemaritarrak”, “Xordo”, “Leokadia”, “Pulpuba”, “Onentzaro gaba”, “Ergobiyan”, “Ixkiña Mutrikun”.
Gizon bikaña omen zan, altu ta lodiya.
1919 urteko Agorrillaren 19’an il zan.
Eriotzaren berria ematean, ala zion Euskal Esnalea aldizkariak:
“... Makiña bat ipui, izkirimiri ta gauza alai idatzita joan zaigu Iraola gizarajoa...
“...Olerkiak idazten ere ederki zekien. Emen bertan agertu ziran Euskalerriko txoriyak eta beste asko. Idazti batzaldietan ere sari ugari irabazi zitun donostiar jator onek.
“...Oso donostiarra zan Iraola. Donostiko euskera zan berea; Donostia zarreko ipui ta gertaerak ederki zekizkian; arrantzale, txardiñ-saltzalle, zeladore ta orrelakoak ondo ezagutzen zituan.
“...Il da... il onen 19’garren egunean. Urte asko zituan bañan sendo ta tente zebillen oraindik.
|