Oroitzak


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Oroitzak

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



OROITZAK

eta beste ipui asko



Auspoa Liburutegia 9



Oroitzak




Zibillak esan diote-ren kantua entzuten detan bakoitzian, beti gogora etortzen zait patrona edo etxekoandre gazte Kataliñ, Arrandei kalian izan nuena: bazirudiyen kantu tristiak dantzarako gogua ematen ziyotela.

Bere etxian jaten genduenari, bazkaltzeko ordua allegatzian, ala esaten zigun noiznai neskamiak:

Etxeko andria atera egin da, eta nola giltza guziyak berekin eraman dituen, gaur eztago bazkaririk.

Neska ¿zer esaten den? -oso sutua erantzuten ziyon azkeneko gerran koronel izandu zan batek. Etzuen besterik egiten, juramentuak eta Idiazabalko gazta jan.

¿Ez dezu aitzen zer diyon? gaur ez degula bazkaririk.

¿Baña nora joan da infernuko andri ori?

Aurreko dendara; or bada neska bandera bat, aspuak baña belarri txarraguak ditu eta ordu guziyetan kantari ari da.

¡Neska, ekatzan bazkariya! -diyo berriz ere koronelak txingarrak botiaz.

¿Nik zer bazkari nai du ematia, neroni ere gosiak amorratzen banago?

¡Au suerte madarikatua! -ziyon koronelak, gaztari golpia tiriaz zerbait sosegatzeko.

Dendako neskak txorixo bat edo bi prejitu bitartian bere senargai sastre anka me batentzat, irrintzika kantari ixiltzen etzan, eta patxara ederreko etxekoandriak neska tuntun ari esaten ziyon baba zeriyola:

¡Nork izan lezakian boz ori? -eta neskak txorixuak beste aldera jiratuaz eta tenedoria txupatuaz, erantzuten ziyon:

¿Boz au? ¡Aitu izan balira orain iru urte eta lau illabete kantatzen nubenian Artillero dale fuego, esango zuen ura etzala kantatzia, ura zala arpa jotzia!

Gure etxekoandre txoruak, alako afiziyua artu ziyon kantuari eta panderua jotziari, etzigun pakerik ematen. Ala askotan etzan gogoratzen munduan bazkaririk zanik; arregatik noiznai soparen lekuan ematen zigun ingurdua. ¡Ura etzan etxia, ura zan kuartelillua!

Neri igual ekartzen ziraten koronelaren elastikua, elefantia ziruriyela, eta nik berriz, batere erreparatu gabe, igual jazten nuen, eta neska abo zabal ura asten zan farrez lertzeko zoriyan.

¿Zeri farra egiten diozu? -esaten niyon suturik.

Baña, gizona, zer jarri du or? ziyon neskatxak.

Nere elastikua.

¡Bai zera! Erropa zikiñak sartzen ditugun sakua da ori! Eta askotan koronenlari igual ematen ziyozkaten nere barrengo erropa zuriyak. Ala, batian, nere gantzontzilluak jartzera dijuela, esan ziyon erdiko gelan dagon Meltxorrek, egunian bi peseta pagatzen dituenak ardorik gabe:

¿Bañura al zuaz?

Eta ontan, etxekoandria kofre gañian eseri ta panderua joaz gorgorituak bigaltzen zizkan kayolan zeguen karnabari. Kantari asten zanian, etzuen gauza zuzen bat egiten: batzuetan artzen zituan barbantzuak eta, eltzian sartu biarrian, igual sartzen ziyozkan kofrian koronelari. Beste askotan, azeitunen platera zalakuan, igual jartzen zizkigun orraziak mayian.

Batian, oyera nuala, arkitu nintzan jaun batekin gau artan etorriya, eta gure etxeandriak, ez bat eta ez bi, sartu zuen nere gelan.

¿Zein zera zu? -galdetu niyon zerbait izutua.

Ni naiz Txomin Txiki -erantzun ziran oi gañian eseriyaz.

Egin nazazu mesere ortik ateratzia, bana aguro.

¿Zergatik?

Zergatik oi ori neria dan.

Neri eman dit etxekoandriak, eta, zuria bada edo ez bada, -maindirepian burua sartuaz ala diyo:- or konpon, Mari Anton.

Au gertatzen zan bitartian, etxekoandria komodari arrimatu eta kantari ari zan Abre la puerta, Pepa,... eta joan nintzayon esatera.

Nik gaur non lo egin biar det?

¿Zer gertatzen da bada?

Nere oyian sartu du gizon bat oso errezelo txarrekua.

¡Jesus, Jesus, au burua! Eta joan zan korrika nere gelara jaun arri esatera:

Oi ortan eztu egon biar, zergatikan dan besterena, eta, nola oi librerik ez daukatan, egin biar dit mesere segiduan etxe ontatik joatia.

Baña Txomiñek nola ziyon nones, asi zan ojuka. Ontan esnatu du koronela, eta oyetik saltatuta joaten da gelara, asten da ukabillazoka kanpotarrekin, bada eskerrak laister andik itzul egin zuela, bestela utziko zuen aran moria baña moriago.

¡Au da urdakeri bat iñon ikusten eztana –ziyon eskallerak iya muturrak ausiyaz pasiaz.

Andik laister, gure etxekoandria biartu zan uztera etxia, baña nola ezkondu zan gitar jotzalle batekin, jan ziyozkan etxeko puska guziyak iru astian, eta gero Jaunari graziyak nola alargundu zan, bizitu zan koñata batekin, txit kontentu, sukaldeko lanak egiñaz, panderua juaz eta Abre la puerta kantatuaz.



“Baserritarra” 55, 10-11-1906











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org