Tranbian


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Tranbian

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Tranbian




Andretxua, ¿norako biar dezu billetia?

Ernanirako.

Baña au, Errenterira dijua.

¡Eta zer! ¿Au ezta tranbia merkatu dutena?

Bai; tira, jatxi, jatxi.

¿Baña bueltan ez al da joango Ernanira?

Ez, Salamancara; tira, mugi.

Orduan egingo detana da, nola bidia badakitan, Errenteitik jo, San Markos, andik jo, Astigarraga jo, Ergobia eta jo Ernani; orla debalde aterako zait.

Ala da; gero jo kanpan bueltakuak erriyan, allegatu zerala jakiteko.

Ekatzu, naiz txartel txikiya izan, bat, al dezun merkienetakua. ¡Jesus! aguro ez banaiz joaten, ilko nau nere osabak. ¿Zuk badakizu zein dan nere osaba?

¿Nik?

¡Gizona., Juan Jose! Bakallua a la Bizkaina kutxariakin jaten du. ¡Bazenekizuke zer makina ekarri duen Mejikutik!

¿Zertako, ortzak garbitzeko?

¡Ka! Sagar panpandojak egiteko. Eta tiratzen ikusiko bazendu!

¿Gurdiren bati?? ... ¡Eskumuñak!

¡Arrayenia! -diyo batek ezin igorik- ¿merkatu dala? or sartu dira Tolosarako bi, merke zurriyan. ¡Eztago anka non jarririk!

Zu, -diyo diru biltzalliak-, or ezin joango zera.

Zergatik?

¡Zergatik erorita il zindezkian!

¡Eta zuri zer dizu!

¡Igo, igo! (eta ojala lertuko balitzake zapua bezela).

Auxen da gizona sartu zaiguna -diyo txestuan katuekin dijoan andre batek-, bi bider kallua zanpatu dirazu.

Zertan jartzen dezu nere oñ azpiyan? ¿Naizu aidian joatia? Esan zayozu orri, aruntzago joateko.

Zeñi?

Txerriko umia besuetan kantari daraman orri.

¡Zu, gizon! -diyo alargun batek-. ¿Egingo al dirazu mesere ez bultzatzia? ¿Ez al dezu igual bultzatzia beste erozein?

¿Nik bultzatu? ¡Emakumia, kanpora begira nua!

Eztakit ukalondua edo ardatza dan, sayetsetik sartu nai dirazuna.

¿Ez dezu ikusten jende geyegi gaudela?

Orregatik zuk etzenduen igo biar.

¡Zuk ere amar zentimorekin kanpo aundiyak biar dituzu!

Emakume borobill batek, amar urteko mutill antxume moduko bati deitzen ziyon:

¿Non zaude, Juanito? ¿Ondo al zuaz?

Neskame baten txestuan burua sartuta nua.

¿Zer?

Eta sugururra, manteketan, ama!

Emakumiak bere semia ito ez dedin eta estutasun artatik libratziagatik, asten da ukalondoka eskui ezker, baña nola iñor mugitzen ez dan, jo du aldameneko bibote luze bat, eta kopeta illundurik ala diyo:

Pazientziya’ere akabatu egiten da, beste edozer gauza bezela; nik ez diyot faltatuko, baña zulatzen banau...

Para, para-; gelditu da tranbia, baña lau atera badira, sartu nai dute amarrek.

Tira, igo, igo -diyo alabari lepotik elduta sehora moduko batek.

Eztago lekurik -diyo kobratzalliak.

¡Eta zer! -diyo señorak mantilla ezin moldaturik- ¡Gora, gora! -eta Pasai San Pedron bizi dan gizon lori batek ala diyo farra ezin gorderik:

¿Zer perkalezko señora degu berriz au!

Farra egiteko obiak zerate, tokiya eskeintzeko baña. ¡Que caballeros!

Ixo, ama, bestela aitu egingo diyote.

Ori nai det nik, aitu dezatela, ia arpegiya eroritzen zayoten loltsatuta-. Eta ala diyo San Pedrokuak, kartutxera diruriyen anka erakutsiyaz:

Ni altxako nintzake pozik, baña kalluak miñ ematen dirate.

¡Zu, kobratzallia! gu ezin joango gera onla zintzilik larruzko tiranti oyetan, Pamplonako txorixuak bagiña bezela. Onla faltatzen diyonak señora biri, eztu ez kriantzik eta ez jantzi dezente bat.

¡Baiña aitu beza! -diyo kobratzalliak.

Nik uste det, or dijoazen oyek ederkiyago egingo lutekela, guri tokiyak uztia, baña non da edukaziyua!

¡Nai ez badute! -diyo kobratzalliak-, ez daukate obligaziyorik.

¿Nik aldameneko, gizon lori au, zertan bultzatu biar det, ezeren konfiantza gabe?

Igual da -diyo loriak-, nola altxatzeko asmorik ez detan...

¿Zu’re kaballerua al zera? ¡ondo bastua dirurizu bada!

Jakin dezazun etzaitutala geyago txutik ikusi nai eta kriantzako gizona naizela, altxatuko naiz.

¿Noiz?

Errenteira allegatzian.

¿Au al da postura dezentia señora birentzat?

Ixo, ama, allegatu gera ta.

Eztago zure aita gure posturari begira.

¡Traaaaaa! ¿Allegatu al gera?... ¡Noizbait!

Onlako asko badira tranbian ibiltzen diranak, beti nai dutena egin biar dutenak; orrengatik billatzen det ederki, tontuen papera egiñaz, orlakuagatik ez altxatzia eta itxusiya bada oraindik gutxiyago.



“Baserritarra” 60,19-1-1907













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org