Errejidore Berriya


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Errejidore Berriya

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Errejidore Berriya




Meltxor Txoko, errejidore atera bada’re, ¡eztu tronpeta biarrik, arrayietan, aitzera emateko zer egin duten ¡Mekatxis! Geroztik eztula egiten duen bakoitzian, badirudi kristal guziyak ausi biar dituela.

Oraindik denbora asko etzala ¿zer zan Txokoren familiya? ¡Utsa! Tratu guziyak jende bajuakin eta para usted de contar. ¿Eta bere alabik zarrenak, zein zuen gizon gaya? Ayuntamentuko laugarren kapataz errena edo kojua, sekulan jantzi beltz baten jabe egin etzana.

Txoko errejidore atera bada’re eskerrak Nikomedes amugilliari, eta geyena txokatzen dana, erriko etxian anka jarri duenerako, ori da familiya, ez odolki bat eta ez potajerik begiz ikusi nai duena.

Alabak ere, eskuak izarditzen zayozkan aitzakiyakin, aguro laja zuen senar gai kojua, laugarren kapataza. ¿Eta Txokori egin ziyotena? Oi gañeko, batekin bata luze luze bat, txino berdez betia, ura jantzi eta balkoira ateratzeko, mundu guziyak ikusi zezan.

Errejidoria batik gabe eztago ondo -ziyon errejidorak eta ateratzen zuen balkoira Nazarenua bezela.

Ura ikusirik, ala diyo aurreko mutil koskor batek:

¡Ama, ama! aurreko Txoko andre jantziyan dabil.

Baliteke; no1a errejidore egin duten, erotu egingo zan.

¿Eta zer da errejidoria?

Obispua bezela.

¿Orduan elizan egingo dute funtziyua, e?

Bai; bigar kantatuko diyote Te Deum.

Txokoren andria nola etzeguan alare txit kontentu, ¡zer egiten du!, balkoyian geyago erakusteko, erosi diyo prenda-etxe batian frak bat, zerbait gorritua baña ez aiñ txarra, txalorezko zapatak eta erraztun zabal bat; denak jarri eta eraman du erretratatzalle merke baten etxera erretratatzera.

Begira beza -diyo andriak-, guk nai degu erretratua beko sarreran jartzia, mundu guziyak ikusi dezan, eta nai baliyoke banda zabal bat jarri ¡beorrek ez daki zenbat estimatuko genduken!

¿Eta bai al du gurutzeren bat?

Ez, jauna, baiña prozesiyuetara joateko, ederki emango liyoke, eta alkatia, nola aiñ fina dan, asko alegratuko litzake.

Nik orain eztet bandik -diyo Txokok-, baña Ayuntamentuak eztu ezer esango orrengatik, zergatik nai deguna egiten degu.

Arrazoi du -diyo errejidorak-. Begira beza, On Nikomedesi erregali bat egin geniyonian lau errejidoreren artian, onek jarri zituen bere patrikeratik lau pezeta, eta gañera relojera bat bordatzen ari da nere alaba, Alkate jaunari erregalatzeko.

Gauz oyek ez dira esaten -diyo Txokok seriyo seriyo.

¿Zergatik ez? -diyo errejidorak-, orlako modestiyakin ¿nora joaten dala uste dezu, nora?

Orla dabilkite gure gizona, batian bere batakin eta bestian besteren frakekin, izardi patzetan iya lerturik.

¡Ez nezake geyago! -diyo kasaka ezin aterarik eta masallak puztutuaz asnasa artzeko.

Etzazula atera, gizona, -diyo emaztiak-. ¿Ezdezu ikusten ederki ematen dizula?

Ainbesterañoko urgullua artu zuen famili orrek, atzo igo zan etxe artara emakume ezagun bat karta batekin, eta ala diyo errejidorak begiyak ziarka jarriyaz:

¿Zer dakazu?

Karta bat, Txokorentzat.

¿Zer esan dezu? ¿Ez al dezu oraindik izketan ikasi?

¿Zer da bada?

¿Zer dan? ¡On Meltxor jauna esaten da! Gañera iya badu Usía, ¡zer uste dezu zuk!

¡Zer usía ta zer danboliña! neretzat ori da gizarajo bat.

¡Mingañ ori!

¿Ez al det bada neronek ikusi izandu, zuk patatak zuritu bitartian, mantala jantzita eskobakin bakallua garbitzen?

Ori egiten zuen frankeza guziyan.

Arrandeira joanda bixigua kapapian ekartzen eta oliyuen botilla nola batian erori zitzayon?

Gezurrak dira denak.

Oraindik pezeta bat artzeko nago, nai badit eman.

¿Zu?

¡Ni Alaben egunian ekarri nituben pastelenak berak aginduta, nobiyua konbidatzeko.

¡Nik det kulpa, zu bezelakuakin nere burua errebajatua.

Ontan etorri da Txoko, kasaka ezin erantzirik, bizkarrian tarrantara aundiya eginda, eta ala diyo andriari:

Etzaitiala berotu, Mikolaxa; onla ezer eztakitenak despreziatu egin biar dira.

¡Zu, salda garbi! ez gero neri etorri koplakin ¿aitu dezu? Txokok tri tra itxi du atia indarrian, esanaz:

Eztakat asarretzeko gogorik Jaunari graziyak, bestela zeladore bati deitu eta perreran ziñan nere agintzez. Etzaitiala aztu, errejidoria naizela.



“Baserritarra” 61, 2-2-1907.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org