Etxian


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Etxian

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Etxian




Lengo egunian, ez bat eta ez bi, sartu zait nere lan tokiko gelan emakume bat, panderuen moduko arpegi batekin, txestua besoa batian eta guardasola beste eskuan zuela, esanaz:

Zu al zera Meliton?

Serbitzeko.

Urte askuan. ¿Ezkondua al zera?

Bai.

¿Eta andria?

Nere emaztia!

¿Ezkondua ura’re?

¡Zein!...

Zure lizentziyakin eseritzera nua.

Zure etxian zaude.

Eta txesto eta guardasol au mai gañian ederkiyago egongo dira.

Bai; gutxiyago nekatuko dira or.

¿Zuk bai al dakizu, amarretako garayian, Baserritarra letzen detala?

Ez; baña itxura badezu jazkeran.

¿Egingo al nazu mesere ematia baso bat ur?

(Deika) ¡Manuel! ¡Manuela!

Jauna.

Ekatzu baso bat ur. ¿Esponjik gabe naiko dezu?

Nayago det esponjakin. ¡Anís del Mono’ren ttantto batzuek balitu!

Ekatzu Anixen botilla’re kopa batekin.

¿Badakizu gero asko izkribatzen dezula eta batzuetan far eragiten dirazula?

¿Bai, e?... Utzi denak mai gañian, Manuela.

Ez; ura eraman lezake -diyo andriak kopa betiaz.

Eraman zazu ura, Manuela.

Bada esaten nizun... -¡Auxen da Anis primoria! ...beti umore onekua zaudela, orlako gauza parragarriyak izkribatzeko.

¿Beti, e?

Izkribatzalliari ez diyo ezeren ajolik ¿ala?

Nola kriantza gabiak geran ez digu ezerengatik ajolik.

¡Ja, ja, ja, ja! ¡Esaten nuen nik zuek zer txori ziñaten!... Orixen da erretratu ederra daukazuna! ¿Zein da ori, Castelar?

Ez; Igeldoko danbolinterua. ¿Baña jakin al liteke bisita onen motibua?

Esango dizut naturalidade guziyakin.- diyo bigarren kopa betiaz-. ¿Eta beste cuadro polit ortan dagona ezta katua?

Bai; atzo egin zituen iru ume.

¿Zuk jakingo dezu nola seme bat detan Ameriketan?

¿Nik?

Ez da nik diyotalako, bañan ikusi dezun tontuena zan eskolan.

Tontua izateko, eztu bada eskola biarrik.

¡Argatik besotik elduta, botako zuen maisuak erreka zulora, esanaz!: “Anda y que te enseñe el Obispo!”

¡Il eltzutenian!

Bada arri nai niyozkake bigaldu Baserritar pilla bat kofrian.

¿Zeñi, Obispuari?

¡Baña batian letu nuen etzeundela txistietako egun artan!

¡Misteriyo al da! Noiz falta ez dira atsekabe edo desgustuak!

¿Desgustuak? ¿Baña zuk ere izaten al dituzu desgustuak? -diyo bigarren kopa garbituaz.

¿Zergatik ez?

Nik uste nuen orren alegria izanda, etzenituela penak artakotzat artzen.

¿Baña zuk zer uste dezu, gitarra jotzen eta dendeletian pasatzen degula denbora?

¿Illabeteko Baserritarra’ra suskribitu ta askoz merkiago aterako zait ala ¿ez da?

(Baserritarra’ren ordaindu bearrak auek ziran: “Bakoitza txakur txiki bat” eta “Urteko bi pesta”.)

Bai; gutxienaz izango dezu lau duroren meseria illian.

¡Ni zuzen nabil nere kontuetan!

¡Zuzen zabiltza, bai, kopa okertuaz!

¿Armayo gañian daukazun ori zer da?

¿Ori?... Trufa.

¿Eta zer da trufa?

Ameriketako egaztiya.

¿Eztu an bero aundiya egiten?

Bai; olluari jela ematen diyote.

¿Zertako?

Arrautza prejituak ez egiteko. Manuela (deika), jaso zazu botilla ta kopa ori.

¿Zenbat pagatzen da illabeteko suskriziyua?

Ori buru egiten duenak esango dizu.

¿Eta zein da ori?

Zuk biar dezuna: ¡beterinariyua! Baña ezta Ameriketan izana, (txutik jarrita zerbait errabiz) baña badet nik tximu edo mona bat, galtzerdiyak eta paperezko loriak egiten dakiyena eta... jeniyo txarrekua gañera.

¿Zer du bada?

¿Zer izango du! Emakumiari salta ta erremeriyo gabe bi musu eman eta sugurretik kosk egin biar.

¿Zer esaten nazu?

Baña erremeriyua’re badet: tori paperezko txorro berdi au, sartu zazu sugurrian eta joan zindezke ezeren bildurrik gabe: izutu egiten da.

¿Orla?

Bai; sartu, sartu geyago: ederki daukazu orla.

¿Eroriko ote zait?

Ka; gomakin pegatua dago goitik.

Gauza bat nai nizuke esan sekretuan.

¿Berriz?

Lau peseta ematia.

Beterinariyuak emango dizkizu lau ezik, amalau’re berak nai badu.

¿Bai, e? Arrengana nua! Ariyo eta urrena arte.

Ariyo eta eskumuñak beterinariyuari.





“Baserritarra” 63, 2-3-1907.









     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org