|
Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak
(Gertutua)
Nola Jaungoikuakin eta iru edo lau santu ontxuenakin beti Pipik ondo iruki nai zuen, pekatuari eta zaldiyen aragiyari bildur geyago ziyon, zezen Salamanquino bati baña.
Ostegun Santu eguna zan eta bere lagun etsayak, jakiñik zar astu-kirten edo eskrupuloso aundiya zan, non bururatu zaye infernutar ayeri, gure Pipi inozentiari ikara aundi bat ematia, bijiliko babarrun guziyak eta patata bat edo beste dantzan jartzeraño.
Esan da egin; eraman dute sagardotegira, kazuela aundi bat izurde (arrai onen aragiya da gorriya, zezen jokatuena bezela) bere piper, patatakin ederki nastua eta... kaxo mutill.
Illun aurrian, pentsatu bezela, non Pipi tiniblietara joan biarrian, zuzen zuzen sartu da sagardotegiyan, eta nola lagun denak alkar artuak zeuden, jarri dira aurrian eta sartzen ikusi dutenian, eltzen diyote bi belarriyetatik eta an daramate aidian.
¿Zein, Pipi?
Ez; kazuela izurdiakin; eta batek ala diyo:
Pipi, ederki ator, mutil, arzak kutxaria.
¿Zer da puska luze ori? -diyo kazuelara begira-.
¿Ori? gizonen besua.
Eta ala diyok Kokok, kutxaria belarriyen atzien jarrita:
Ja, ja, ja, ja. Lurrian etzatera niak.
¿Zertako?
¡Farra lasayago egiteko! ¡Au konbitia dek, Pipi!
¿Zein da judu zikin ori?
Ni -diyo Tupik, abua patatez betiaz.
¿Ire gonbitia?
Neria.
¡Zeren motiboz?
Katuak iru ume egin dituelako.
Eta i, Malko, -diyo Pipik arriturik-, oraindik ez dituk zortzi egun alargundu aizela eta elizen kontra abill i’re?
¡Bai, Pipi, bai! ¡Arrazoia aundiya dek! ¡Nere emazte maitia! ¡nere zoragarriya! nere... ¿zer goxua dagon, e? ¡Ura emakumia! Bere denbora guziyan, iru bider bakarrik atzamarkatu ninduen eta ori neskamia besuetan iruki nuelako. Ni ezin etorri niteke gonbitietara, zergatikan... ¿badakizute gero xaltxa’re ederra dagola? ¡Bost illabetian egondu nintzan ezkondua! ¡Arren edukaziyua! Nola Astigarran bertako alaba zan, geroztik ango ikazkiñak, ezin burutik atera zaizkit. ¡Nere emazte maitia!... ¿patatak ere zer goxuak dauden, e? ¡eran zagun, eran zagun beste baso bana!
Farra egiten zuen Moña igeltseruak, ikusi dan mozkorrik elegantiena eta andriari sei masalleko eder erregalatzeko salerosuena.
¡Baña zu, Malko!
Bai, Pipi, bai; au jatian negar pizka bat egitera, txoku ortara joango naiz.
Au da aragi faltsifikatua -diyo Kakok kutxaria puntaraiño betiaz.
¡Zer izan biar dik! suzko banderillen usaya emendik aitzen ziyuat -diyo Pipik sugurrari gora tiriaz.
Egiya, Pipi, egiya, suzko banderillen tejua zeukak.
Faltsifikatua dala -diyo berriz Kokok- Eztakizute asto esniak ere faltsifikatu egiten dituztela?
Zerekin, klerarekin?
Orain jakindu da, eta eztu artu nai iñork asto-iñuria berak ikusi gabe. Argatikan jaisten dira sotora, astua ia astua dan ikustera, ero dan igeltseroren bat.
Oyek denak gezurrak dira; nik badakit zer dan. Esnia da, baña ez astuena -diyo Pipik.
¿Zeñena da bada?
Katuena.
Bien, Pipi, -guziyak farrez asi ziran miau-miau egiñaz.
Egiya, Pipi; astuena izan bazan, artzen duten guziyak, ostikalariyak izango ziran.
Ontan garbitu dute beren kazuela, eskobakin sukaldia bezela eta ala diyo Kokok:
Pipi, ¿nai dek jakin zer zan jan deguna?
Bai esan zak.
¡Izurdia!
¿Izurdia?
¡Ez, mokordua!
Abotik atera nak.
“Baserritarra” 66, 16-4-1907
|