Kontrabando Billa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Kontrabando Billa

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Kontrabando Billa




Aspadiyan jendia ixilik dago kontrabanduen gañan. Lenago ordurik etzan aitzen etzanik, espiritua pasatzen zala kofrietan, urdaya, ardua barriketan, denak berriketan orla ziran, baña gaur, Urkadako mutuak diyonez, erri artan, naiz guardak zelatatu azariyak bezela zuluetatik, sasi petik eta arbol gañetik, ez omen da bat kontrabandista eztanik.

Lengo illunabarrian, Etxezabaleko mayorazkua bere emaztiakin errira dijuala, atera zayote sasi tartetik guarda bat, ikusirik emakumeari aurrian bultu alako bat, ala diyo:

¡Alto! ¿Zer daramazu or?

Oraindik eztakigu nexka edo mutilla izango dan -diyo senarrak.

¿Seguru al zaude?

Seguru nago eztakiala -diyo berriz zerbait boza altxatuaz.

Konforme naiz, bestela kaxetara juan biarko zuen bestiak bezela.

Oraindik egun asko eztala, gizon bat gelditu dute bi guardak, Larbetako ostatutik edo bentatik atera eta bidian dijuala, esanaz:

¡Zu! ia or daramazun kontrabandu ori.

¿Zer contrabando? diyo geldituaz guarda batek eskua bizkarren gañian jarriyaz.

¡Al baneza erregalatuko nizuke pozik!

Orduan igarri ziyon mandu arrek, gizarajuak zeramala konkor aundi bat, ziruriyena kalderiñ bat abuaz bera.

Orla dabiltza Urkadetako guardak, Jaungoikuak berak egiten dituen lanak errespetatzen ez dituztela.

Gabero badira bullak, ojuak, ¡eldu, eldu! ¡ortik, ortik, mutill!, ¡jo, jo!, ¡bota!, ¡tira, tira!, ¡ez, ez!, ¡bai, bai!, ¡alto, alto!, akelarreko sorgintza.

Eta usterik gutxiyenian, ari zera etxian, al dezun modurik onenian, andria joka, edo tabakua pikatzen, edo... arpa jotzen, eta zas bat batetan sartuko zaizkizu salan bi arpegi gaiztoko, esanaz:

Zu, ¿ia abuaz bera jartzen zeran beriala?

¿Nola?

Eltziak txuatzeko jartzen diran bezela.

¿Zergatik jarri biar det nik abuaz bera? ¿Nork agintzen du emen?

Guk

¿Eta zuek zein zerate?

Gu gera guarda bolantiak. ¡Gau txoriyak! ¡Zu, zu, emen txorixo prejituen usaya dago!

Baliteke; orainldik nola ez diran minutu asko afaldu degula!

¿Eta deretxuak pagatu al ditu?

Uste det bayetz; nik dendan erosi det.

Errejista zagun etxia, ikusteko ia deretxuak pagatu biar duen gauzik billatzen degun.

¡Baña!...

Zer baña ta zer maña; zabiltza kontuz autoridadiakin. Ni eta ori, gera momentu ontan alkate ¿badakizu? eta alkatia ezta sekuletan errebelatzen. ¿aitu dezu?

Ala, eztago erremeriyorik, asi biar dezu mutur joka antzara oyekin, edo lajatu biar diyozu nai duten demoniño egiten.

¿Armayu ortan zer dago? -diyo batek.

Or, gantzontzilluak.

Ia ikusi.

¿Gantzontzlilluak ere deretxua pagatu biar al dute?

Geren begiyakin ikusi nai degu guziya, zergatik guri etzaigu aizerik ere pasatzen. Datorrela neskamia.

¿Zertako?

Artako. Ikusteko ori dan atzo artsaldian arrua bat urdai eta bi dozena odolki pasa zituena mantalpian. Soplua izandu degu.

Neskatxa, nola agiñeko miñez egondu dan, orain lo dago.

¿Lo dagola? ¡esnatu! ¿Non dago bere gela?

Zuk zer jakin biar dezu.

¿Bere gela non dagon?

Iñon ez -diyo ojuka nausiyak.

¿Zer esan dezu? aguro, baña aguro ¡Alkate bati!...

Ia jantzi dedilla -diyo beste guardak, kantuari makillazo bat tiriaz.

Eta jantziya badago, erantzi dedilla -diyo aren lagunak biatzakin sugurrak garbitu eta galtzari arraskatuaz.

Guarda nabarmen oyek uste dute sartu litezkeala erozein etxetan eta libre dutela, nai badute, txokolateran sugurra sartzia edo bazter guziyak eta oipiak errejistatzia, eta gañera, berak diyotenez, Urkadetako erriyak, ayek dauden ezkero serbiziyuan, irabazi omen du gutxiyenaz euneko bost, arrapatzen ez diran kontrabanduak kontatu gabe.



“Baserritarra” 68, 11-5-1907.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org