|
Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak
Ni ez naiz Jaunari graziyak ezer dakitana eta gutxiyago famatua; ordu onian diyot.
Eta ala da; baliyo banu, naiz izan zaldi batek añako burua, esango lirateke eskuak gerriyan jarrita:
¡Arrayenia! ¡Ez dezu gutxi baliyo! ¡Oyek dira, oyek bertsuak ezkribatu dituzunak! ¡Ori buru puska, gizona! ¡Or ez dago serra autsik! ¿Zurekin konparatzeko zer zan Bilintx? ¿zer F. Arrese eta gañerakuak? ¡Urrikarri batzuek besterik ez!
Ala, batzuetan eskerrak ematen diyozkat gure Jaungoikuari eta bestietan alkatiari gaitz ortatik libratua, amen.
Baña ezagutzen det bertsolari on bat, minutu bateko sosegurik ez duena, arritua ta txunditua daukan gizon ostra diruriyen batekin. Goizian sartu etxian eta pegatuko zayo sillari, muzkullua arrokari bezela, eta, bertsolariya mugitzen bada, galdetuko diyo beriala:
¿Nora zuaz, gizona, orren estu?
Laja nazazu pakian; gauza biar aundiko batera.
¿Baña etorriko zera?
Bai, gizona, bai; bost minutuko lana da.
Eta joaten da presaz, laguna utzirik ezin konturatu dala nora joan ote dan.
Gau batian, jaun au bera ari zan sagardotegiyan bertsolari eder onen bertsuak letzen, eta esan zuelako Santa Klarako isla lau gizonek gaztelu atzetik ekarriya zala, ala diyo batek ukabilla sugurren parian pasiaz:
Etzenduke ori kanpuan esango.
¿Zergatik?
Zergatik geroztik arren arrokak luzatuak diran.
Txokuan nola zeladore bat piper binagretatuak jaten ari zan, ala diyo esku gañekin bibotiak garbituaz:
Zaudezte ixilik, bestela pipper abek jatian ispeziyuan zerate.
Joan da beriala bertsogillien etxera esatera zer pasa zayon, baña onek, bizkarrian eskua pasiaz, ala diyo:
Sosega zaitia, gizona, ¿eztakizu lukainkez betia dagola mundua?
Es que badakizu ama maitiago zaitutala.
Bai, badakit enamoratua zaudela.
Eztakit nola ez diyotan abotik sartu...
¿Zer?
Santa Klara oso osorik.
Batian, gurre bertsolari famatua jarri zanian miñez, an zuen beti bere gelan beste bi edo irurekin, uzten etziyola lo pixka bat egiten; batek pantorrillak igortzitzeko tella puska batekin, bestiak arkume larru batekin tapatzeko, eta bestia bi okalonduak buruki gañian jarri eta mundu guzitik “Mando euliyen bertsuak” letu biar ziyozkala, ezpañak belarriyan jarrita. Ontan etorri zan sendakiña eta an bota zituen gelatik esanaz:
Zuek pestia baño txarraguak zerate: kanpora emendik.
Nik ainbeste nai diyot, ez naiz garbitzen miñez daguen ezkero -diyo batek.
Gu gera, orren buru aundiyaz arriturik gaudenak -diyo bestiak.
Bueno; beste batian arrituko zerate.
¿Beste batian non? Guk emen bertan nai degu arritu.
Irurak sartu dira sukaldian, katua ostikoz juaz, neskatxari zirri egiñaz, ardua eran eta galletak janaz, ala diyo batek:
¿Ez al dago galleta oberik?
¿Zer dute?
Au zikinkeri bat da; abek ez dira galletak, abek dira ogi azalak.
Bestela’re onlako lateruak bildur geyago ematen dute baztangak baño.
Ezagutu nuen beste bertsolari bat, beti amorratzen bizi zana, orlako enplastuak etxetik bota eziñik, bein baña geyagotan neskatxen erroperuan edo kofrian gordetzen zala.
¿Etxian al dago nausiya? -diyo batek.
Ateria da kalera.
Nola presik ez detan, eskalletan eseri eta itxogongo diyot.
Baña nausiya nola erropen atzian zeguen gordia eta juan bear zuen kalera sastre bati masalleko bi ematera poeta deitu ziyolako, tri tra zabaldu du atia eta ala diyo eskallera burukuari:
Zu, barkatu; gaur nola nere andrien eguna dan, sastre bat billatu biar det.
Ez, gizona, ez; ara ni emen; egin zazu nerekin nai dezuna.
Eta gañera kallua’re moztu biar det.
Ez, ori ez; nik moztuko dizut... biatza’re nai badezu.
Baña...
Guazen sukaldera; nere onore guziya or dago.
Eta bata zala edo bestia zala, biartu zan bazkaltzera konbidatzia eta denbora guziyan amorratzen egondu zan nausiya, porkeri arrek noiz burua beste aldera jiratuko zuen, andriari kariño goxo bat egiteko.
“Baserritarra” 70, 6-8-1907.
|