Kalian


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Kalian

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Kalian




Egun on, andre Klara; ¿zer darama or, legatza?

¡Bai zera, enplastua! ¡Iya erotu naiz, andre Karmen!

¿Zer du, agiñeko mina?

Andre Paula joan da kofria istera eta ¿burua etzayo bada gelditu barrenen? Aiñ gutxi ikusten du, ez daki nolako ikara eman digun.

Jesus milla bider.

Graziyak beko zapatagilliari, atera diyola batere mallatu gabe.

¿Etzitzayon ortzik eroriko?

¡Nola erori, ez badu!

Orrengatik diyot bada, etzitzayola eroriko. ¿Eta aibeza, bart komeriyan omen zan?

Nere santu artuari eskatu diyot, ni ez eramateko berriz teatro komerira. ¡Kartzelan sartu ez nindutenian!

¡Zer esaten dit!

Aitu beza, Andre Karmen, aitu beza! Beorrek badaki autua akabatzian nola kurtiña aundi bat jatxitzen duten.

Bai.

Bada ura jatxi eta laister, gure bian zeuden iru edo lau kaballero, ez bat eta ez bi, non jarri diran neri begira, bastoyen kirtena erakutsiyaz eta esanaz:

“Ori da, bai, ori; esa bruja, esa.

“Eta beste kaballero moduko bat, burutik txiriyuan odola alkondoran barrena dariyola.

¡Jesus, Aita ta Semia!

Batek neri begira antiojuak kopetian jarri ta ala ziyon ojuka:

“- Ori da ori, arri koskorra tiratu duena. ¡A la cárcel!

¡Arri koskorra, andre Klara?

¡Ayen iskanbillak! Jende guziya nabarmendu zan beriala eta arrantzale batek ala diyo aldamenetik: Lupiyak izutzen asiko zan

eta gero ala diyo berriz farrez, ots aundiko aize bat botiaz: Etxekoandre, aguro ibildu, galerna gañian degu ta.

¡Pentsa beza zer lotsa!

¡Berriz esan beza!

An etorri ziran iru zeladore eta beste bi ezpatekin, uste det gerrako ontzikuak zirala, eta ala diyo batek:

¿Beorri al da arriya tira ta beko kaballeruari buruan zulua egin diyona?

¿Ni?

Beorrek egin du, arriya tira ta eskua gorde.

Aita San Antoniyo jartzen det testigu...

eta ala diyo arrantzaliak: Laja bezayo San Antoniyori, lotara joana da ta.

Bat dala edo beste dala, arriya emendik tiria da -diyo zeladore batek, bibotiari tiriaz pesetako erraztun dublezkua erakustiatik.

¿Baña, andre Klara, beorri etzan izango? -diyo andre Karmenek, arkakusua disimuluan arrapatuaz.

¡Pentzatzia’re ori!

Ontan altxa da nere aldamenin zeguen gizon bat eta ala diyo zeladore lepuan iru gulintxo dituen bati:

Iñork eztu kulpik, zergatik iñork eztu arririk tiratu.

¿Zer esan dezu? -diyo gerrako ontziko jeneralak sablia aterata.

Garbitzera nuala pañueluakin, neri erori zait...

¡Zer! -diyote denak batian.

¡Begiya!

¿Eta begiyakin jo ta gizona odoletan laja dezu? Gezurra da ori, begiyan igartzen dizut.

Ez, jauna, egiya da, zergatik begiya zan kristalezkua, bestela ikusi nai duenak bere begi zulua.

Rekontra, ta egiya da; arratoi zulua diruri.

Egingo baliateke mesere billatzia.

Onla jatxi ziran esan bezela eta billatu dute kristalezko begiya txoko batian tristiago, baziruriyen alkatien aurrera eraman biar zutela.

Jende guziya farrez zeguela ala diyo arrantzaliak:

Kayeko enpleatuen begiya da ori.

¿Zergatik?

Ikusten ez duelako.

Orra zer lotsa, andre Karmen.

¿Eta zer egin ziyoten gero begiyari?

Jabiari entregatu eta gizarajuak presaka jartzeko zoriyan, okerreko aldera sartu zuen begi zuluan.

¿Okerreko aldera?

Bai; begiya barrena eta txuriya kanpora; uxuen arrautza ziruriyen jarri zuela. Ez neukan gogo aundirik baña arri begira farra egiten nuen.

Sikiera orla pasa zanian...

Ala da, andre Karmen. Presa det eta banua.

Neronek ere presa det; ariyo, ariyo, andre Klara.

Bijua ondo, andre Karmen.



“Baserritarra” 72, 6-7-1907











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org