Udaran


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Udaran

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Udaran




Uste det aurten jendia keja dala, esanaz kanpotar gutxi datorrela, baña guk, genezagukenak, ikusten ditugu arpegi berri asko eta guziyak diferentiak: atzo bertan, katu arrai eme bat erosten ari naizela arrandeyan, arkitu nintzan birekin, eta ala diyo batek bizkarrian juaz eta sugurrera begiratuaz:

Nik uste det, nonbait ikusi zaitutala zu.

¿Ni? Baliteke.

¿Zuk etzenduen pasiatzen juan dan udan, emakume itxusi baztangak zulatu batekin?

Ez naiz gogoratzen.

¿Iñigo kalian bizi etzan?

¿Zein?

¿Zuk ez al dezu lengusu bat filarmonika jotzen duena?

Baliteke, zergatik iñor ez dago libre desgrazi batetik, baña ez naiz konturatzen.

Bada seguru nago nonbait ikusi zaitutala... ¡A, bai, zerian, bilubarrian!

Alaxen da -esan niyon ia pakian uzte ziran.

¡Esaten nuen nik! ¡Kontxe, kontxe!... ¿Ba al dezu zigarro bat? Paperezkua nayago det.

Tori...

¿Onak izango dira, e?

Bai; atzo bati bi tximitxa billatu niyozkan, baña gusto ona dute.

Zuk eztakizu ondo, zenbat poztutzen naizen, onla ezagun bat arkitzian.

¿Eta ni? (¿Baña zein arraye degu au?)

Zergatik esateko, guk emen ez degu iñor ezagutzen. ¿Ikusten al dezu au?

¿Zein?

Au; nere anaya da.

Urte askuan.

¿Ba al dakizu baldatua dagola?

¿Nik?

Bai, gizona; astiarte iñauteriz ezkero. Oso zelebria nola dan, maskaratu zan Andaluziyako kontrabandisten modura, bere lagunari broma bat emateko ustian, ¿eta badakizu zer egin ziyoten?

¿Trabukua ostu?

¡Ka! Migel Tupa zalakuan, artu eta eskalletan bera bota.

Dantzatu zuten ederki.

Onera ekarri det, zergatik esan dirate itxas golpiak onak dirala.

Eskalletakuak baña obiak.

Gastu aundiya degu baña ¿zer egingo degu?

Pagatu.

Lenago sebuen bañuak artzen zituen eta bakarrik logratu zuen larrua leguntzia.

¿Besterik ez?

Eta gau geyenetan irriztara arrekin oyetik erortzia.

Orla etortzen dira onera kanpotar asko, lenbizi billatzen dutenari kontatuaz beren kontu pasiak, pasatzen ari diranak eta pasatzeko daudenak.

Ni etorri naiz uda pasatzera -ziyon Errenteiko emakume lori, orain Zaragozan bizi dan batek-, ia logratzen detan nere alaba tristi oni aztu azitzia zorigaiztoko amoriyo etsimendu ori.

Pentsa zazu, enamoratu zan karabineruetako ofiziale batengana, eta gero non jakindu degun Geronan ezkondua zeguela mula batekin; da esatia, emakume basto kriantzik gabeko batekin. Atzo’re ostatuan ikusi zueneko ros bat soperen onduan, beriala asi zan tristia karraxika eta arpegi guziya atzamarkatzen.

Nik uste det, bañuak baña asto naturalen esniak ederkiyago artuko dutela.

Artu ditu likenekin nastuta, baña beti karabinerua dauka sugurren puntan.

Neke aundiya dauka tristiak.

Orra bai eta soziedadeko dantza-festatan geyago konfiyatzen naiz.

Egiya; jendia prestatzen asiya da. ¿Ikusi al dezu On Eleuteriok, Ama Birjiña egunian, meza nausira eraman biar duen lebita?

¿Zein da, alkatia?

¡Ka! Patatero bat. Pañu beltza du, eta eudiyak jotzian, illia luzatzen zayona.

Afaitatu.

Izugarri famatzen dute ikusi duten guziyak.

¿Zuk ikusi al dezu?

Nik ez det orlako suerterik. Erozein lekutan ezta besterik aitzen, zezenak, musika eta On Eleuterioren lebita.

Antzara jokuak, lobuak, ogi gogorra pobriari partitzia eta orla.

¿Eta lebita berriya estrañatzera dijuan ori, elegantia izango da, e?

Me parece. Atzo’re; ogi gañian bakallu errien puska duela, Korriopera joan zan errejidorerik prinzipalenarekin baso bi sagardo eratera. Pentsa zazu, Cardenasen ogei urte pasia da.

¿Non?

Cardenasen.

¡A bai! Salamancatik bertan.

Eta sastre Guraitzetak egiña: erriyan eta kanpuan dan onena.

Erriyan ezta izango eztakiyenik On Eleuteriok estrañatu biar duen lebita Ama Birjiña egunian.

Alaba ta ni balkoira joango gera orixe ikustera.

Eta ni, bulebarreko arbolera igoko naiz zuengandik itzul egiteko.



“Baserritarra” 73, 20-7-1907











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org