|
Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak
¡Gogor, gogor!
Ikusirik sagasti bikañak sagarren kargakin izarditan, ler egin nayan, eta aditurik aren zumo gozua bere betiko ur gusto ederrakin eran nai duenak pagatu biarko duela larrutik, askoren odolak goituak dabiltza, buruko txapela baña gorago.
Lengo batian, Ogei-ta-bat upeletako sagardotegiyan: ala zion Katu arrantzaliak, ogi gañeko perloi erriari ortza sartuaz:
Jaunak, ni sagarduen esklabua naiz Jaunari graziyak, baña or diyoten bezela, nere balsamu au ez badute merkatzan... -ukabillez upela juaz eta perloi erria Kille mainguari arpegira tiriaz, ala diyo:
Lesakan egin zan Bergarako komeniyua baña oroigarriyago izango da nere mengantza.
¿Zer egin biek, Katu? -diyo batek-, ¿ire burua upelera bota?
Orain... beatzigarrena eran, baña gero...
Amargarrena ¿ala? ¡Biba Katu!
Diputaziyo prinzipalak ¿zertako deretxuak ateratu ditu, basuak txikitzeko eta preziyuak aunditzeko? ¿Badakik zer merezi duen?
Anarkista bat oipian sartzia.
Basua eskatu eta kopa eman; orla egiten dizkitek etxe berriyak.
Eta ik galtza zarrak.
Ojala eztulka astian ezkerreko begiya eroriko balitzayoke oso osorik. ¡Arraperos!
Ori ez dik egingo datorren ostegunian.
¿Zer da bada?
Azken juiziyoko eguna.
¿Zeñek esan du?
Txopiñ amugilliak.
Begira akiyok, ez badute merkatzen, makil aundi batekin ibilliko nak.
Makillak ez dik indarrik justiziyan.
Bai ordian bizkar gañian.
Egiya, Katu: aurten arbol makalak; aritzak eta bulebarrekuak sagar panpandojak ematen dizkitek.
Sagardo tratalariyak ¿zein dira, nai duten preziyua jartzeko neri esan gabe? ¡Noizko dira bonbak!
Ori bonberuak esango dik.
Guk egingo degu goguak ematen diguna, ez ayek.
Eta alako errabiya artu zuen, atera zan sagardorik pagatu gabe.
Eskalletan estropoz egin du beste batekin eta “barkatu” esan biarrian, gutxik egin zuen nola etziyon eman begi ondoko bat.
¿Aizak, Txerri? Tabernariya nola triste gelditu dan, bota akiyok bertso bat alegratu dedin.
Ara beste enplastua. ¿Nai al dezu dantzan astia?
Tira, Txerri, tenta zak Manuelatxo.
-(Kantari)
Estropozka igo da
eskalletan Katu,
amar baso debalde
dituenak sartu;
txantxaz ere ez dizu
ardit bat pagatu,
orrengatikan diyot
nai banazu aitu,
itxasoko katuak
amolatu zaitu.
|
Ja, ja, ja, ja, bien, Txerri.
Bestia, bestia. ¿Ikusten dek? Orra Manuelatxo’re farrez jarri.
-(Kantari)
Soseguz billatzeko
bizi dan etxia,
atayan jarri biar
zeniyon kotxia;
lastima da bidian
nekiak lertzia,
eta bere meriyo
alperrik galtzia
ipur gañian jarri
liteken partxia.
|
Ja, ja, ja. Bien, Txerri, bien...
Tori, orra gure kontua eta gero arte.
Baso batena gutxiyago ematen dirazu.
Ori zuretzat.
II
Ontan kale guziya artuaz, allegatu da Katu kayeko muturrera eta arkitu du mutil kozkor bat, barrikatxo bat bizkarrian duela; begiratu diyo anketara, esanaz:
¿Bai al dakik ni zein naizen?
¡Gizon bat!
Ni ez nak gizona, ni nak zeladoria arrantzale jantziyan.
¿Bibote gabe?
Kofrian laja diat, katuak ez arrapatzeko. ¿Nora ua barrika orrekin?
Ur billa.
¿Sagardotegira eramateko?
Ez, jauna, bapore Mamelenarako.
¿Anka oyek iriak al dira?.
Bai, jauna.
Ez gero neri gezurrik esan; oyek ez dituk ankak, oyek dituk arrai zabalak.
¿Nongua aiz?
Emengua.
Orren gaztia ta emengua? Ka ¡muestrak, muestrak aguro!
Ez det nik muestrik: ikusi patrikerak nai baditu.
¿Bai al dakik fandangua dantzatzen?
Bai, jauna.
Barrik’ori bota zak putzura eta bazter ontan asi ari beriala.
(Barrika lurrian laja ta) Tira, kanta.
(Kantari) Lara lara lararararan lara lara... ezkerreko anka ori altxa tellaturaño... lararen... besu oyek zabal zabal, orla; aufa lara larara, buelta, jira, salto, bien mutil, ederki ziok. Datorren urtian alkate. ¿Nekatu al aiz?
Ez.
Ni’re ez. Orain beste muestra bat biar diagu. ¿Bai al dakik kantari?
Dantzan bezela.
¿Bai al dakik kantatzen “Astuaren mitxalio”?
“Arribando; bitoria bitoria txibiribiri konkon konkon”...
Bueno bueno ¡ooooo! Sobresaliente de primera. Orain ire barrikakin ua, baña beirok gero urik eramaten badek sagardotegira.
Fiesta bukatzeko, etzan gaizki egongo zeladore batek eldu Katuri eta txakur lekura eramatia eta bertan irukitzia, alik eta buruz ikasi arte, oraindaño iskribatu dituen euskerazko bertso guziyak, Kayetano S. Yrurek(1).
(1)(Kayetano Canchez Irure, garai artako jaun bat, bertsoak jartzeko etorri ugarikoa.)
“Baserritarra” 74, 3-8-1907.
|