|
Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak
Au geyegiya da, rekontra! -ziyon kotxien bazterrian zetorren gizon arpegi gaiztoko batek, begiratu txar bat egiñaz mutil koskor baten amari.
Au zan señora moduko bat, bere azanayo koloreko mutillakin sartu zana. Pardel eta beste gauzak antolatu ondorian, diyo bati:
¿Egingo al dezu mesere, anka oyek biltzia edo beste nonbait jartzia?
¡Non da moztutzen ez ditudan! -diyo gizonak.
Mutilla asi da marruaz, uzten etziyotelako etzaten luze luze lurrian, eta bazterrekuak begi ziarka begiratuaz ala ziyon oso sutua:
Mutil petral onekin uste det erori zaigula loteriya. ¡Au suerte zikiña!
Josetxo -diyo amak-. Donostira allegatzian, erosiko dizut zaldi bat aita añakua, pelota eta pistola, geldi egoten bazera, ¿aitu, nere biyotza?
Mutillak ankak jarririk bazterrekuen gañian, nai zuen onen pardela arrapatu.
¡E, mukizu -diyo ojuka-, kontu gero nerekin bestela...
Laja zayozu -diyo amak-. ¿Ez dezu ikusten eztakiyela zer egiten duen?
Ikasi dezala arraye bi t’erdirekin -diyo ziar begiratuaz amari.
Bazterreko gizon au zan itxusiya, oso jeniyo gaiztokua eta presiliyuetan buru egiten zuena. Sufritzen zuen sabeletik, eta, oñaziak ematian, preso zeguen erozein anketatik artu eta paretari jo azitzen ziyona zan, ajola aundi gabe. Donostiyan itxasoko bañuak artu eta zijuan Santoñara.
Seguru -diyo batek-, Donostiyako urak grazi ori dute, indarrik ez duenari eman eta duenari atera.
Jan ederki egiten du, baña badirudi legortua dagola. Sendakiñak diyo, nola oso jakinduri aundikua dan, orren meriyo diruriyela bi kañoiko eskopeta... ¿Ezta ala, Josetxo?
Erantzun biarrian eman du salto bat, non joan dan bazterrekuen tripa gañera, eta onek lepazamarretik elduta, nola nai zuen zapaldu leyuari jota, gelditu azi du bere aldamenekuak, esanaz:
¿Zer zuaz egitera? ¡Inozente bat da!
Tentatzen banau, txistua baña azkarrago da leyotik kanpora tiñosu ori.
¡Iltzalle gaiztua! -diyo amak iya atzamarkatuaz-. ¿Jo al zaitu?
¿Ni? ¿Arpa naizela uste al dezu jotzeko?
Ori baña geyago badakit nik eramaten.
Ori’re obe zenduen eraman, ez ekarri.
Ontan allegatu da gau beltza, eta nola Josetxok ezin lorik egin zuen, ala ziyon amak:
Tira, Josetxo, jarri zazu burua jaun orren iztar gañian, zergatik txit ona dirudi.
¡Ura begiratua egiten ziyon bazterrekuak, arrengatik ziyolakuan!
Mutilla igo da eseri leku gañera eta beso- tirantiari eldu ta asi da ostikoka.
¡Itoko baitzake urdi ori! -diyo ixil ixilik bazterrekuak.
Ama ixiltzen etzan bere mutil petrala famatu eziñik.
Zernai gauza ikasten du. Zu, Josetxo, kanta zayozu jaun aberi “Urra Papito” (1) eta erosiko dizut porrutxinela.
Eztet nai, eztet nai eta eztet nai -diyo ojuka, bere burua jaun baten gañera botiaz eta ankekin bazterrekua sabelian joaz. Gero sartu da eseri lekuen azpiyan eta asi da miau miau, ama, bule, bule, ama.
¡Ikusten dezute! -diyo amak-; alkatiak baña geyago daki; ¡nola ezta legortuko orla gixagaixua!
Azaldu zanian alki petik, arpegi guziya zeukan autsez betia eta sugurra beztua.
Nere seme ederra! -diyo amak-; atoz arpegiya garbitzera. ¿Non jarri zera orla?
Ateratu du botilla bat urekin, eta garbitzen asi danian, ala diyo bazterrekuak:
Ori da falta zana, gobara egitia... ¡Noizko da baztanga beltza!...
Ama garbiketan ari zan, bere etxian bezela; mutilla berriz ojuka, ostikoka eta kosk egin nayan gelditzen etzan, eta joan nai zuen gordetzera bazterrekuen anka artera, eta onek ikusirik ala ziyon amorratzen:
Arrimatzen baaiz, eztakak jornada txarra!
Amak bukatu zuenian garbitzez, artu zuen palangana bere urakin eta plast, bota zuen bazterrekuen leyotik.
¡Zer arrayo ari zera! -diyo txutik jarrita ojuka ernegatzen.
Ur zikin guziya non kanpora joango zan, erori zitzayon gañera, zergatik gertatu zan leyua itxiya egotia.
“Baserritarra” 75, 17-8-1907
(1) (Denbora bateko euskal kanta txit ezaguna.)
|