|
Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak
Udara partian, Bulebarrian, Kontxako aurrian eta beste leku askotan, xaguxarrak bezela illubanar aldera ateratu eta eseriko dira zomorro batzuek arrizko alkiyetan, sillik ez pagatziatik, beren guraize aundi zorrotzakin, San Migeli kandela bat eta etsayari beste bat jartzen diyotenak.
¡Andre Joakina! ¡gaur berandu dabil!
Badaki ez detala denborik ezertako arrekin.
¿Zeñekin?
¡Txulo, emakumia, Txulo! ¿Eztaki?
¿Txakurra?
Bai, andria; egunero atera biar det, bere txokolatia bizkotxo birekin artzen dituenian, zergatik nola motel xamar dabillen, eztu besterik egiten, usai oya-zurari eta usai sillari eta aur bat bezela kejatu, konparaziyo txarra dalarik.
¡Txulo tristia!
Eztu txakur bat ikusi, arrek baña biyotz obia duenik. ¿Gaur ez al dira etorri Pumadaenekuak?
¡Bai zera! ¿Ez al daki zer pasatzen dan?
Ez, andria.
Bada alaba zarrena, euli illa diruriyen arrek, majua egin du tra tra tronpeta jotzen duen sugur zabal bat.
¿Zer esaten dit?
¿Badaki nola teatrora joaten diran?
Bai; berak jakingo dute nola, baña badakit beti an dirala.
Bada ango musikero arrek itz egin ziyon amoriyo kontu eta neskak, erredoblantia jotzen duen erdi itxu batekin, abisatu ziyon bayetz eta bayetz.
¡Emakumia, txunditua uzten nau! ¿Eta amak ez al zuen ezer igarri?
Badaki arren ama afanosa bat dala: pasiatzera ateratu, teatrora eraman eta marmaizarako ematen bazayo bere moduko bat, ez da oroitzen ez alabaz eta ez etxeko potajiaz.
Gogoratzen da bada guraiziakin lana egitia.
¿Zein dira or datozen oyek?
¿Ez al ditu ezagutzen? ¡Baratxurienekuak, eta begira beza, sarjentuakin datoz:
Lotsik ez eta biarrik ez.
¡Zer gaizki ematen diyon mantilla orrek!
Nola ez diyo emango gaizki. ¿Eztu ikusten arpegi aundi orrek sopera diruriyela?
¿Soñeku ori sedazkua al da?
¡Bai zera! lanilla, eta merkiena.
¡Zer itxura txarra daukan alaba gaztiak!
Nola ezta egongo galdua, bere nobiyo gaya ikusi badu mirabe eder batekin izketan eta farrez.
¿Eta ez diyo ezer esan?
Langosta bat zeraman eskuan eta berarekin tiratu ziyon arpegira.
¡Atrebida gaiztua!
¿Eztaki taraska aundi bat dala?
Nobiyuak ere gaizki egon biar du; atzo esan ziran persona batek, gibelen erdiya eta geyago falta zitzayola.
¿Eta arnasia nola artzen du?
¡Bijua jakitera!
Oyen aita bai, ura zan gizon on bat.
Bai, baña zikin xamarra.
Eta itxusiya.
Eta jeniyo gogorrekua, ona zalarik.
Eta arren alargunak ¿ez al du uste gizonak utzi baña geyago gastatzen duela?
Oraindik azalduko da zerbait.
Ederki merezitua izango du.
¿Etzuten gañera esaten gizona gosiak il zuela?
Ariyo, ariyo; San Bizentera nua ia sermoira allegatzen naizen.
¿Zenek du?
Aita Don Fakundok. ¿Nai du etorri?
¡Ez balitz ango murmuraziyuagatik! Ikusten badu Kandelagillietako alaba, begiratu bezayo begiyetara; nik uste det pintatu egiten dituela.
¿Bai? Aguro jakingo degu. Ariyo, ariyo.
Ariyo, bijua ondo.
“Baserritarra” 77, 14-9-1907.
|