Erostuna


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Erostuna

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Erostuna




¿Eztala dirurik e? ¡Ez; izan gabe! Jendia geruago ta ederkiyako jazten da; teatruak beti tontorka, zezenetara alkarren gainka, klase eta tamañu guziyetakuak eta denak diferentiak. Suskriziyo bat irikitzen bada, paperian ezin kabitu ala diru.

Bati ala aitzen niyon esaten lengo egunian.

¿Badakizu gero, jendiari ibiltzen iya aztu zayola?

¡Nola ez, denak tranbian badabiltza?

Bai, jauna, bai; dirua badala ezin ukatu. Noiz nai ikusten dira sagardotegiyetan, baso bi sagardo pagatzeko 25 pezetako billetiak ateratzen. Atzo bertan golfo bat ikusten nuen, duro bat kanbiyatzen bost zentimoren txufak pagatzeko.

Orain falta dana jakitia, durua ona zan edo ez.

Zergatik badira duruak, karton-piedra-kin egiñak, berunezkuak eta perkalezko platiatuak.

Tristia izan biar du, gizon bat denda batera joatia duro faltsuakin.

Dendariyak begiratuko diyo far-antzan; gero botako du mostradore gañera eta esango diyo pikardiz bezala:

Orrek eztu ezertarako baliyo.

¿Nola? -erantzuten diyo jabiak, koloriak mudaturik. Iru edo lau jira emango diyozka berriz biatz tartian eta esango diyo:

Emen txit gaitza da ori pasatzen ¿aitu dezu?, zergatik diru asko manejatzen oituak gaude eta gañera...

¿Gañera zer?

Emen ez dala tontorik. Zuaz aurreko estanku ortara; andria erdi itxu alakua da eta baliteke pasatzia, baña emen Sevillakuak ere ezagutzen ditugu ikusi gabe.

¡Nola!

Usayian.

Emakume bat, txestua buruan eta arrai usai ederra botatzen duela, sartu da denda batian, esanaz:

Egun on.

Ongi etorri -diyo dendariyak.

¿Bai al dakate korbatik?

¡Bai por cierto! ¿Zeñentzat nai zuen, kaballeruentzat?

Ez, andria; San Juan Pasaiko musikero batentzat.

¿Ona izango da, e?

Bai, andria; kornetiñen bariaziyuak bere anayak jotzen ditu, baña etxe batian bizi dira.

Ederki, ederki. ¿Korbata modakua naiko du?

Oriya pintakin.

¿Muellia non nai du, atzian edo aurrian?

Bera nola Bonantza (1) atzian bizi dan, jarri bezayo aurrian eta gustatzen ez bazayo, beste aldera jira derilla.

¿Lazuakin?

Orixe bai ez ditala esan; bekar lazorik gabe.

¿Orduan jakingo du berak lazua egiten?

Nik uste det mariñel-korapillua egiten dakiyenak, jakingo duela lazua zer dan. Zintak ere jartzen badaki.

¿Zeri?

Alparjetari.

¿Zer preziyotakua nai du?

Begira beza; ni etorri naiz korbata bat erostera; esan beza zer baliyo duen ta kito.

Zu, Txori; atera zaizkazu emakume oni lazo gabeko korbatak.

Dendariyari korbata baten tratua gutxi iruriturik, deitu diyo mutill koxkor arratoi txakurren itxura bati. Iriki du kartoizko kaja bat eta asi zayo izketan kotorra bat eginik:

Ara emen korbatak, arkitu litezken ederrenak; muelle doblia amerikanua.

Zure antza badute korbata oyek.

¿Zer dute?

Itxusiyak.

¿Itxusiyak abek? Onlako korbata gutxi erosi du beorren denboran.

Ala da; gutxi edo baterez. Denda ontan sartu naizen arte, ez nekiyen korbatak zer ziran.

Eztet orrenbeste esan nai.

¡Obe’re badezu! ¿Zuk zein dirala uste dezu San Juantarrak? Azkeneko arrantzalia’re, jakin dezazun, bere korbatekin joango da arrantzara; aztuko zaizka kordelak eramatia, baña bere korbata ederra an eramango du lepuan dotore jarriya.

Bueno, bueno; ez asarretu.

Ikusi bazenduen Poli txikiren korbata arrai gorri bat erdiyan duela, itxutu egingo ziñan.

Alegratzen naiz orduan ez ikusiya; baña orrengatik, ez dira korbata abek itxusiyak, esan duen bezela.

Geran, geran. ¿Zenbat baliyo du onek?

Azkena amalau errial.

Amabiyan ondo dago.

Geyago pagatu det nik.

¿Zeñek, ik?

Esan nai det, etxekuak.

¡Esan zak bada! ¿Eramango det amabiyan?

¿Ez al du geyago eman nai?

¿Nai al dek ematia amalau errialak eta gañera korbata?

Etxeko andriak egiten diyo sugurrakin seña bat, esanaz emateko.

Tira, tira, eraman beza; baña jakin biar du atzo saldu niyozkala onen igualak launa peseta, amairu, Don Gaspar jaunari.

Alafedia, ez dauka jaun orrek aurten iltzeko asmo aundirik.

Ikusi balu korbatari begira, zer farrak egin zituen. ¿Non nai du jartzia, txestuan?

Ez; kolkuan eramango det.

Egiya; orla etzayo katarratuko.

¡Auxen da tximu graziosua! Ariyo, ariyo.

Nai duen arte.



“Baserritarra” 78, 28-9-1907.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org