|
Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak
Oraindik egun asko eztala, kayeko muturrian alkatiari aiziak txapela eraman ziyolako urera, Miki arrantzalia sartu zuten preso, deitu zuelako “Biba aizia” maria gora zijuala.
Urrengo artsaldian joan gera kartzelara gure Miki ikustera, eta izketa bat egin ondorian, ala diyo abopian:
Or dagon gizon beltz ori da “Ijito Bizar-zikin”; goazen ia zer diyon.
¿Baña kosk egiten al du?
Ka; ogia gogorra bezin ona da...
¿Beraz zu zera Bizar-zikin? -diyo batek.
Bai, jauna; ezkongaya eta atzapar garbiyetako umia.
¿Noiz jarri zizuten izena Bizar-zikin?
Ume umia nitzala.
¿Zu al zera ijito Zarpa il zenduena?
Serbitzeko.
Ez, ez; eskarrik asko... ¿Eta nola il zenduen?
¿Nola? Ara, eldu onla eta...
¡Gizona! ¡Zaude geldirik! Esan nai nuen zergatik il zenduen.
Oraintxen bezela nola zer egiñik ez neukan, il nuen denbora pasa onla...
¡Ez arrimatzeko! Or ederki zaude. ¿Emendik ateratzian, bai al dezu iñor iltzeko asmorik?
Banuen asmua Goiko-errotako mutiko bat iltzeko, baña nola oso argala dagon eta beti grano berdez betia, laja nuen uda azkenerako.
¡Ederki egin zenduen! Laja zaitza bizi derilla.
Beok eskatzen nauten kasuan, logratua dago.
Esker milla. ¿Egingo al dezu mesere ortzak erakustia?
Bai, bai; ara emen.
¿Letagiña ez daukazu kolokan?
Koñatakin izandu nuen asarre aldi bat eta ordu ezkero daukat orla.
-¿Eta nik kontatuko baniyoke mundu guziyari eta gure goiko sastriari, gizon gaizto bat zerala?
¡Ojala bada! Ori asko gustatzen zait.
Emendik ateratzian ¿il naiko dezu besteren bat?
Bai, jauna.
¿Emango al dirazu aditzera ogei ta lau orduz lenagotik?
Egon bedi soseguan; ez diyot faltatuko.
¿Zure bestela laguna, ez al dago emen?
Beko salan dago; orain kallua moztutzen ariko da.
¿Ondo lo egingo du?
Bai; amaikak aldera asten da eztulka; gero, kantatzen du Misereria sugurrakin lurrian eserita eta gero gelditzen da lo, oipian burua duela.
¿Ez al dezu beste ezer esateko?
Bai, jauna; sutzen naizenian orain bezela, gizona anketatik artu eta paretari jo azitzen diyot. ¡Ara nola!
¡Eeeeeee!
Graziyak atia arrapatu genduela, bestela, egiten du gurekin arrautzik gabeko tortilla (1) (Ipui onen bukaeran ez da egillearen izenik ageri, baña ezagun du besteen anaya dana.)
“Baserritarra” 78, 28-9-1907.
|