Jolasa


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Jolasa

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Jolasa




¡Arrayenia! ¿Badakizu gero emen etxiak egiten asi orduko, bukatzen dirala? -ziyon kanpotar gizon sugur zanpatu batek argin nausi bati.

Ala da; pobrien otordua bezela: jaten asi baña len akabatua.

Emen ez dezute eserita lana egiten.

¿Ikusten dezu aurreko etxe eder ori? Bada illabete eta amar egunian egiña da; jabiak, bi lengusuk, koñaduak eta sulla betetzalliak. Onek ekartzen zuen ura eta ladrilluak paperian bilduta.

¡Gizona! Txokolatia bezela.

Emen, paperian pintatu baña azkarrago egiten dira bigarren bizitzaraño.

¿Eta andik gora?

Esan liteke beren modu altxatzen dirala.

¿Erriyan bertarako izango dira?

Esan dizutan ori Tolosarako saldua da.

¿Zeñi?

Komandante Marinari.

¿Eta nola bigaldu?

Errez; kofria bezela itxita.

¡Gizona, gizona!

Egiten ari geran etxe au aspaldiyan akabatua zan, ez izatera Juezen txakurra.

¿Txakurrengatik?

Bai, jauna, bai. Goizero etorriko zan; atzeko anka altxatu eta, erremeriyo gabe, arririk fiñena busti eta gero alde egin. Baña batian ¿zer egiten du nere lagunak? Tira diyo arri koskor aundi bat eta non jo ta iya il zuen flauta jotzen ari zan apaiz gazte bat mazti orren azpiyan. Oso suerte txarrekuak gera.

Geroztik lanketa guziya gelditua daukagu.

¿Saldua al zenekazuten?

Mejikura dijuan amerikano bati.

¿Eta arrek zertako zuen?

Zertako izango zuen? Mejikura eramateko noski.

Gure erriyan, ez dira etxiak orla egiten.

¿Tellatutik asten al dira?

Ka! Erriko justiziyak ematen du baimena, siñalatuaz biar dan denbora, baña gertatzen danian gizon agarratu zurra, diru asko azkatu nai ez duena kolpian, orduan...

¿Justiziyak emango diyo?

¡Bai, zera! Urtietako etxia badegu. Gaur jarriko diyote arri bat, biyar bestia, urrengo egunian ladrillu bat eta orla. Ezagutu nuen langille bat, mutil gazte bikaña, etxe batian lanian, eta etxia oso altxa baña len, bigaldu egin zuten.

¿Zergatik?

Zartu egin zalako eta baliyo etzuelako lanerako. Askok esaten dute andik pasatzerakuan: “¡Alare, alare! Oraintxen badirudi eztuela asko falta”.

¿Eta ez dira kejatzen?

Bai, jauna; lenguan jaun batek ala ziyon, pareta zulotik burua sartuta: “¡E! ¿Zer egiten dezute orrenbeste denbora lanketa orrekin? ¿Bukatuko dezute edo ez? ¡Demoniñua! ”

¿Eta alkatiak zer egiten du bitartian?

Gitarra jo. Joango zayo etxe jabe zurrari igeltsero bat edanaz: “- Nausi, igeltsua biar degu.

“- ¿Noizko? -diyo jabiak.

“- Al dan laisterrena.

“- Emendik bi egunera an dezute.

Aterako dira gabaz senar emaztiak igeltsu billa goiko kalian egiten ari diran etxera, eta alegiya illargiyari begira baleude bezela ¿zer egiten dute?, patrikera guziyak igeltsuz bete eta etxian ustu.

¿Arriyekin ere ori egingo dute?

Ez, jauna; ortan fiñaguak dira; mutillari eraman azitzen diyote kolkua betian.

Argatik emen, etxerik berriyena zarra da.

¿Zenbat pagatzen dezute petxa edo kontribuziyua?

Baterez.

¿Zergatik?

Zergatik gobiernuak ez dakiyen erri au danik.

¡¡A!!



“Baserritarra” 79, 12-10-1907.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org