Gau Erdiyan


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Gau Erdiyan

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Gau Erdiyan




Nausi... nausi... ¡Ori zurrunga! badirudi tronkuak serratzen ari dala... ¡Nausi!

¿Zer demoniño dezute?

¡Etxian sua degula, sua!

¡Jesukristo! Seguru nago etxe jabiak eman diyola.

¿Zergatik?

Zergatik, nola goiko errentik kobratu ez duen, sua dariyola atera dalako.

¿Zer egiten du jantzi gabe?

¿Baña galtzerdiyak non laja ditut nik?

Bat jantziya dauka eta bestia orra eskuan. Ibilli bedi azkar, bestela kiskalduko gera sopako ogiya bezela. Badaki ni ez nagola aseguratua contra incendios.

Ez ni ere. Ua nere anayagana eta esan akiyok datorrela beriala.

¿Zer da, arkitetua?

Ez; kofregillia.

.....................................................................

¿Zer da or bullaka datorren ori, artilleriya? ¡a! ez, ¡bonberuak! Ixillago ez badabiltza sarri esnatuko dituzte lo gozuan dauden sereno guziyak.

¡Gizona, iya sartu zenidan eskallera abotik!

¡Bide! ¿Jostorratzakin zatoz onera sua itzaltzera? Kanpora emendik -diyo bonberuak kaskua a lo tuno jarriyaz.

Ni etxeko nausiya naiz.

Baita ni berriz gobernadoria... eta eltzen badizut galtzen ipurditik sartuko zaitut emen (karrua erakutsiyaz), ¡Merke Trefe!

¿Zer, Merke Trefe neri? Gu ez bagiñake, ez litzake izango kaballero bat, ¿eta burla? Aurki jakingo dek sastriak zer geran. (Bigarren bizitzan ate joka)

Dan, dan, dan.

¿Zein da ordu ontan?

¡Sua!

¿Zeiñ?

Ni; bekua: ¡Tira mugi!

¿Zer da?

¡Aguro, baña aguro, kalera: zergatik kiskaltzia, ordu abetan eztu batere grazirik.

¡Jesus milla bider! ¿Bertan al da?

Bai; pasteleriyan orain sartu da.

¡Maria Santisima! Zu, Julita, Julita.

Andria.

¡Geran aguro, geran! Artu itzazu kutxa, kutxilluak, kutxarillak, kutxariak, kutxaroya, eta korrika kalera.

¿Baña orraztu gabe, ama?

¡E! Kalera mundu guziya -diyo sastriak, txalekuen botoya lotuaz.

¿Eta pianua, ama?

Esan diyot neskatxari eraman dezala Peparen etxera.

Ain nago nastua, eztakit zer egiten detan; tori, eraman nazazu au -diyo sastriari.

¿Arratera?

¡Jesus au burua! Loruen kayola zala uste nuen. ¿Zu, bai al dakizu suaren santu debotua zein dan?

Santa Barbara -diyo sastriak.

Bada ni, gutxi gora bera, San Andresi errezatzen ari naiz.

¡Guazen, guazen! ¡A! kofri au balkoitik tiratzera nua -diyo sastriak berriz.

¿Zertako?

Ya Merke Trefe deitu ditan bonberuari sartzen diyotan burutik.

¡E socorro!

¡Ura, ura, onera, onera!

¡Ura, ura!

¿Baña nora?

¡Ara! ura ¡ara!

¡Ate ori jo ta ausi!

Pun, pun, tris, tras, kataplun.

Guazen, guazen, ¡Jesus, au kia!

Ateratzen da aurreko leyora Pañiku arrantzalia eta ala diyo:

¿Itzali al da sua?

Sua ez, baña bi sereno bai.

Bueno; orduan esan akiyote or dabiltzan su guziyari, egiteko mesere oneraño etortzia.

¿Zertara?

Ya tximitx abek akabatzen diran beiñ edo beiñ.

Bonberuak baziaztik sua itzalita.

Ago; ni ere baniak.

¿I? ¿Nora?

Lotara.



“Baserritarra” 80, 26-10-1907











     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org