Barberuen Semia


HEMEN ZAUDE: Sarrera »  Argitalpenak »  Liburu digitalak »  Iraola Biktoriano »  Oroitzak eta beste ipui asko »  Barberuen Semia

Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak



Barberuen Semia




Oraintxe urte batzuek dirala, esaten ziran Don Rufinok, barbero sangratzalle fama aundikua eta korrikalari bikaña, nola Madrilla eraman zuten iru aldiz Sagastari enplastuak jartzera eta bigaldu zutela jantzi berriyakin Ceta ruz de Chiba iñork usatu gabia txintxilik zuela. Eta gero ziyon satisfaziyo osuan:

Badet seme koskor bat, pintatzen ez dezu alakorik ikusi. ¡Gizona, parte gaiztokua dirudi!

¡Demontre!

¡Arrituko zinake, ezeren indarrik gabe eta esku batekin zer gauzak egiten dituen!

¿Afiziyo geyena zertara du, ontzitara?

¡Ka! Pintura gorritara.

¿Maisu ona izango du?

¡Bai zera! Dena burutik ateratzen du: ez dezu ikusi orlako kofrerik. ¿Badakizu Castelar?

Bai.

¡Eztu aitatzeko baliyo!

¿Gaztia izango da?

Nere aldian bai. Gusto aundi bat izango nuke, zuk eta zure lagunak ikustia.

Bai guk ere.

Pentza zazu zer izango dan, egun gutxiyan libru aundi bat punta puntaraño bete du.

¿Esku batekin?

Nola emen nagon.

Igande bazkal onduan badakit non biltzen zeraten eta joango naiz nere libruakin.

Esan bezela, non azaltzen zaigun bere librua mantal urdin batian bildua duela, eta ala diyo, arro arro, librua azalduaz:

Ara emen nere mutillen lan bat.

¡Zer polita dan! -diyo batek.

¿Bakarrik pintatu al du? -diyo bestiak.

Bakarrik.

Bueno; ¿baña ori zer da?

¿Ez dezu ikusten? Loriak.

¡Egiya! ¡Orain ikusten ditut! uste nuen Panplonako txorixuak zirala.

Jiratu du beste libruen ostua eta diyo:

¿Eta au? ¡Bizi biziya dirudi!

¡Ori bai dala polita! ¿Bañan ez dezu esaten cinematografuetan bezela zer dan?

Au da lorua.

¿Lorua?

¿Ori al da neskatxari eltzetik txorixuak ostutzen ziyozkana?

(Ikusi: “Ustez laguna detan”, Auspoa 4, 67’garren orrialdea.)

¡Ka!

Bada nik, egiya esateko, jarrua zala uste nuen berdez pintatua -diyo batek farrez bazter batetik.

¿Eta au bere buru zuriyakin?

¿Zeñen erretratua da ori?

Ezta erretratua.

¿Zer da bada?

Tipula frantzesa, bere kirten luziakin.

¡Eta ala da! Nik isopua zala uste nuen.

¿Eta au? Au bai dagola ondo egiña: badirudi usaya botatzen duela.

¿Zer da ori?

¿Ori, gizona? Sachichón de Vich.

¿Ori? ¡Klainetien zorrua dirudi orrek!

Danetan ontxuena au da. Auntza arbolari lotua.

¿Auntza zein da, atzekua?

¡Orixe bai ez dirala esan semiak, baña baliteke atzekua izatia!

¿Ori’re indarrik gabe egiña izango da?

¡Naturalmente!

¿Au bai al dakizute zer dan? Au da Santiago mendiko ikazkiña, librako ogiyakin.

¿Zein ori? ¡Gizona, orrek apaiz protestantia dirudi panderuakin!

¿Eta au ez al dezute ikusten?

¿Zein da ori orren gizena?

¿Au? Bere arpegi zabalekin eta musu gorri oyetan, ber bera dago. ¿Eztakizutela zein dan?

¡Zein da!

¡Bere ama!

¿Ama? ¡Ja, ja, ja, ja! ¡Nik uste nuen Manixen semia zala!

Altxa ta an joan bere librua mantalpian bilduaz, kafia ta iru kopa pagatzeko betik gabe eta kolera biziyan esanaz:

El que con chiquillos se acuesta con su pan se lo coma.



“Baserritarra” 81, 9-11-1907.













     

euskaraz.net © Euskararen Donostia  ·  Konstituzio plaza 2, 20003 Donostia  ·  tel. 943483750 - Faxa: 943483765 
udala_euskara@donostia.org