|
Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak
Eskuan melokotoi aundi bat zuela, panparroi zijuan Gorraenera Beltxa, suplementu bat firmatzera, arkitu danian txikitako lagun batekin, zeñek esan diyon:
Alegratzen naiz billatzia, zergatik mesere bat egin biar dirazu.
¿Dirua?
¡Ka! Nerekin igotzia gure etxera, nere emaztiari agarratzera.
¿Ni? ¡Un demonio!
Laguntza billa atera naiz, lajarik tristia bakarrik; ¡ainbeste egin biar dirazu!
¡Baña, gizona!...
Eman diyo nik eztaki zer miñ gaiztok, lurrian laja det arpegi guziya golpeka. ¡Tira, geran, geran!
Sartu dira biyak etxian eta arkitu dute andre tristia sillapian burua duela eta kizkurtua sakakortxu baten itxuran.
Ya oyian sartzen degun -diyo senarrak, anketatik elduaz maindire bat plegatuko balitz bezela.
¿Non dezu min? -diyo gizonak.
Emen.
¿Non?
Emen.
¿Non esan du? -diyo Beltxak.
Or.
¿Or, non?
¡Or, gizona, or!
¿Seguru al zaude or dezula?
Atzo andre Martinak ala esan ziran.
¿Nai dezu katillu bat borraja loriak?
Buruakin bayetz diyo.
Artzez, artuko luke ingurdua’re, ain da ona. Salto batian botikara nua, eta bitartian oztuko balitz, tiranti oyekin jo zazu bizkarrian, izerdi-azteko.
Bakarrik arkitu zanian emakume arrekin, ala diyo:
¿Baña zeñek sartu nau ni dantza abetan? ¡Laja ta joango nintzake! ¡Eta iltzen bada?
Ontan asi da: ¡ai! ¡ai!
¿Non dezu miñ?
¡Gañian!
¿Non?
¡Gañian!
¡A, bai! ¡Mingañian!
Arrimatu zayon ontan mingaña ikustera, eman diyo ostiko bat tripan, non utzi duen okerra baña okerrago.
Allegatu da senarra bere borraja loriakin eta diyo:
¿Nola dago? -Mingañetik motel, baña bietatik sano.
Zuaz beriala Ikatz kalera On Simon sendakiñagana eta datorrela aguro.
¿Eta ez badago etxian?
Datorrela bere andria; mingañ kontu oyetan, gizonak alako amar badaki. ¡Tira, mugi, gizona, mugi!
Beltxak presa arrekin txapela artu biarrian, artu eta jantzi du kinkien estalkiya edo pantalla, Kalera atera danian, guziyak begiratzen ziyoten txoraturik; ontan joaten zayo zeladore bat eta besotik elduta ala diyo:
Atoz nerekin.
¿Nora?
¡Kontu gero kosk egin ¿e? ¿Zenbat denbora da erotuta zabiltzala?
¿Erotuta ni? ¡Au burla bat da!
Nai ta nai ez, eraman du tiraka kuarto sokorrora, eta medikuak, galdeera batzuek egin ondorian, jarri diyo kopetian zapi zuri aundi bat, ur sedatiban bustiya eta lotu dute silla bati.
Noizbait, esanen meriyo, dana azaldu zanian, konturatu zan sendakiña etzala erua, ta ala, laja diyote irteten kalera.
Baña izanik oso biyotz onekua, alere joan zan Ikatz kalera medikua billa, galdetuaz:
¿Emen bizi al da Don Simon?
Emen ezta Simonik eta ez Zirineorik -diyo atera joan zan emakume lodi batek txit asarre.
Bueno; orduan etorri bedi nerekin.
¿Ni, zurekin! ¡Txiplatua zaude zu!
Onen gizona izanik mando aundi bat, azaldu da atian kolera biziyan eta diyo:
¿Zertara zatoz onera? -eta erantzuteko betik gabe, eman diyo bultzada bat, non zilipurdika bota duen eskalletan beera.
Andik ordu erdi batera, allegatu da Gorraenera, begi onduan txunbo aundi batekin, txapelik gabe eta galtzaren atzian tarratara aundi bat duela, bidez suplmentu inozente batekin mengatuaz.
“Baserritarra” 83, 7-12-1907.
|