|
Bitoriano Iraola Aristiguieta. Oroitzak
Artsalde batian, Ziri’en sagardotegiyan arkitzen zan Zarpa, iñauteri askotan ateratzen dana artza jantziyan loitan garbi garbi dantzatzera; ari zan neska zar baten puska (arraya) jaten, sartu zanian Kintua boina galduta, filosofo bat egiñik eta galdetuaz txit seriyo:
Aizak, Zarpa, ¿Eztakikala golpian zergatik jayo intzan?
¿Zergatik jayo nintzan? Aguro jakingo dek orantxe. ¿Nola nai dek jayotzia ezer ez banintzan?
Poto, poto -diyo Kintuak.
Ni ez nindukan jayo, jayo egin niotekan, perratxikuak bezela.
Ori eztek arrazoya, ori dek arpa jotzia.
Bien, Zarpa -diyo Txariok, poxpoluakin sugur muturra beztuaz-; Barrio Jaranako enplasterak baña geyago dakik.
Segi, Zarpa, segi -diyo Kintuak.
Mundura etorri nindukan Uliya mendiyan Okendo bezela.
¿Orduan Almirantia aiz? -diyo Kintuak.
¿Almirantia? ¡Ura bizi izan bazan, beste zakurrak zaunka egingo ziakan!
¿Ik noizkua zala uste dek Okendo?
¡Orrek zer ikusteko dik! Ik ez nak irabaziko naziyoko istoriyan.
Ori, ori, Zarpa, segi istoriyan. Okendo dek itxas-gizona eta i?...
Itxas-zapua -diyo Txariok farrez.
Zuek eztakizute, munduratu nintzanian, nolako errezibimentua egin ziraten.
“¡Mutilla, mutilla!” ziokan txaloka izeba oso ezkongai batek! “¡Moñoñoa, moñoñua!” nere amonak guardasola zabalduta, armayotik ateriaz.
¿Amona ik?
Nik, bai, nik; orain ere an zeuzkak bere oyaren buruko aldian Santa Teresa eta anketako aldian Fraskuelo.
Segi istoriyan, Zarpa, -diyo batek.
¡Ni nak arrantzalia eta arrapatzen dizkiat...
Ipurdiko ederrak -diyo Txariok.
Eta arrapatu biar dituenak -diyo igeltsero batek.
Mixerikordi zarreko eskolan ikasi nikan Fleury, maisu txikiyakin.
¿Zer da Fleury? -diyo Txariok.
¡Zer izango, dek! Txipiroyak egiteko makina -diyo Kintuak farrez.
Sugurra zikan dana zuloz betia, arratoyak janda bezela.
¿Zeñek, txipiroyak?
Maisu txikiyak, eta egiten zitzayonian kostra berdia, kristal puskekin arraskatzen zikan.
¿Baña nola?
Tximiniya arraskatzen dan bezela ¡bobua!
Egin izan balu nik Manilatik ekarri nuen balsamo milagrosuakin, etzikan arraskatu biarrik.
¿Zer egingo zitzayon bada?
Ondo ondotik erori.
Fleuryn ikasi nikan Jakob eta familiyak nolako desgustuak izan zituen eta torre Infel noiz egiña zan.
Bien, Zarpa, orrek trago bat merezi dik: ¡eran zagun!
Bueno... Bete beatzigarrena, Pillipa, -diyo Zarpak-, (Eranda) Eskolan, ez nik diyotalako, baña ango mutilletan astuena ni nindukan, eta ¿badakizute mulak, zer egin ziran batian?
¿Zein mula?
Maestrak, arren gizoaari iya osasun guziya galdu niyola eta za kazuela patatakin tira ziakan.
¿Eta ik zer egin ukan?
Bildu ta jan. Eta ala ziok maisua: Anda y que te eduque un tiburón.
¿Eta ik zer esan iyokan?
Maisu chiquito, animal grande.
Bien, mutill, orrek ere merezi dik beste baso bat.
¿Bai?... Pillipa, bete beatzigarrena.
¿Berriz beatzigarrena? Tori, amar dira onekin.
Amar baso artuta
amar baso ustu,
kontuetan zabiltza,
Pillipatxo, justu:
neri amargarrena
kontatzia aztu,
sinisturik baso bat
nai nizula ostu,
orlako pikardirik
Zarpak izan eztu.
|
Ja, ja, ja, ja, bien, Zarpa, -eta ala diyo Kintuak far-burlan:
Onek, kayeko portalia baña buru aundiyagua dik.
Aizak, ¿ez al aiz gogoratzen, batian kayian sartzen ari zala Arbixuren barkua, popa gañetik ojuka nola deitu zikan?
Aizak, Kintua; ar zak kalabroti ori eta amarra zak goiko kañoyian; azkar, zergatik erresaka aundiya ziok... ¿baña nora ua?
¿Emen?
¿Ori al dek goiko kañoya? ¿Ik zer uste dek, bia goya dala?
¿Emen?
Bestian, mutil, bestian; or, bai, or; ¡abil azkar!
¡Iri Kintua izena jarri zikana, ez uen, ez, Kintua!
Amarra zak or.
Bigarren birurriya emateko, ezta allegatzen.
¿Ez al dek soka muturrik patrikeran?
Ez; kartak bai.
Amarra zak orduan xoteko bastoyakin.
Ja, ja, ja, ja. Bien, Zarpa, txetu dek Kintua.
¿Zeñek tira du ikatz koskor au? Nik ere badet makilla, justiziya egiteko!
Orrek ez dik indarrik justiziyan -diyo Kintuak.
Bai ordia bizkarren gañian -diyo Zarpak.
Zu, Zarpa; ez gero sagardorik pagatu gabe joateko modurik egin -diyo Pillipak.
Pillipa, zure gizonari erregali eder bat egin biar diyot.
¿Zer erregali gero?
Merkaderren baporerik ederrena. ¿Zein demoniño ari da ikatz koskor tiraka?
Ori dek, ori, Kintua.
Eltzen badiat, sartuko at tiñakuan.
¿Ik?
Nik.
Guazen kanpora.
Guazen.
Eta ala, tabernariya ayeri begira farrez zeguen bitartian, alde egin ziyoten bi pilistiyuak sagardua pagatzeko denborik gabe.
“Baserritarra” 87, 1-2-1908
|